JIMMY POTTOLO ETA ZAPATARIA
 
Testuak (Hasierako orria)
 
 
Kartela

Lehenbizian Bernardo Atxagak txontxongiloentzat idatziriko gidoia, Maskarada Taldeak bere erara egokitu eta panpina, maskara, aktore-sak eta beste elementu batzuekin eskenaratu zuen 1982. urtean.

Lehenengo gidoia: Bernardo Atxaga
Dramaturgia: Maskarada

Musika: J.C. Perez

 
 
Kalean

Jimmy Pottolo.- Ja, ja, ja. Ni Jimmy Pottolo naiz. Haurra naiz, baina baita erraldoia ere. Oso sendoa naiz. Hauzoko sendoena. Denak menperatzen ditut. Ni naiz gaiztoena. Aiba! Goiz honetan ez dut trastadarik egin. Baina, zer ikusten dut? Hor dago Marieli bere kioskoan, egunkariak saltzen. Zelako trastada pentsatu dudan! (Iztutatuta) Atsoa! Egunkaria, egunkaria nahi dut!

Marieli.- Bai. Zein egunkari nahi duzu?

Jimmy Pottolo.- Atsoa! Egunkaria, egunkaria!

Marieli.-Nork hitzegiten du? Nor da? (Periodikoak lurrera). Baina, nor izan da hori egin duen ganberroa? Nere egunkari guztiak lurrera. Ene!

Jimmy Pottolo.-Zer iruditu zaizue trastada hau? Ona, ez da? Ba orain, handiagoa egingo diot. Ikusten duzue? Jertsei bat egiten ari da. Harikoa ikusten duzue? Ba, begira, begira ondo zer egiten dudan! (Marielik somatu gabe harikoa hartu eta bueltak ematen ditu kioskoaren inguruan).

Marieli.-Baina, zer da hau? Goiz guztia jertseia egiten eta ezertarako?

Jimmy Pottolo.-(kioskoren barruan). Egunkari freskuaaaaaaak! Aldizkari goxuaaak! Egunkariaaak! Aldizkariak!

Marieli.-Baina, begira nor den! Jimmi Pottolo! Nola da posible ez konturatzea orain arte? Ni bai leloa! Zer egiten duzu hor? Irten berehala!

Jimmy Pottolo.- Ja, ja, ja. Ze gaixtoa naizen! Honela primeran pasatzen dut. Begira! Hortik dator zapatari tentela. Izkutatuko naiz. Honi ederra egingo diot!

Zapataria.- Egunon Marieli! Nola zabiltza gaur?

Marieli.-Gaizki, oso gaizki! Jimmy Pottolo egin guztian trastada egiten ari da, eta gaur niri egin dit.

Zapataria.- Bai, ba. Bai, ba. Arrazoia daukazu. Oso haundia da eta horregatik mundu guztiarekin sartzen da. Baina, zer egingo diogu? (Jimmy-k izkutuan, eguzki bat ateratzen du) Aizu, Marieli! Eguraldi ederra dakar gaur, ezta? (Jimmy-k ureztontziaz ura botatzen du)
Arraioa! Lehenago esaten ba dut, lehenago basten da euria. Euritakoa zabaldu beharko dut.

(Jimmy-k eguzkia)
Bueno, ba. Orain eguzkia irten da. Euritakoa itxiko dut.

(Jimmy-k ureztontzia)
Euria berriro! Hau eguraldi zoroa!

Jimmy Pottolo.- Ja, ja, ja.....

Zapataria.- Baina, nor ari da hor barrezka?

Jimmy Pottolo.- Ni, neu naiz. Jimmy Pottolo naiz!

Zapataria.- Ene bada! Jimmy Pottolo da. Jimmy, ez nauzu joko, ezta?

(Zapatariak ihes egiten du)

Jimmy Pottolo.- Ja, ja. Etorri hona, zapataria!

 


Zapategian

Zapataria.- Uf! azkenean, libratu, naiz! Bueno, ba! Eta orain, lanean hasiko gara.

Zapatatxue, zapatatxue
zapatatxue politxe
esan mesedez eta faborez
gripea duzun ala ez.

Bai, ba. Zapatatxu honek gripea dauka. Eta gripea sendatzeko, lazo gorria jarriko diot. Lazo gorria jarrita, zapatatxua sendatuta. Beste zapatatxu bat.
Zapatatxue, zapatatxue...
Ez, honek ez dauka griperik, ez jauna! Zapatatxu honek hagineko mina du; eta hagineko mina kentzeko, lazo urdina jarriko diot. Lazo urdina jarrita, zapatatxua sendatuta. Beste zapatatxu bat!
Zapatatxue, zapatatxue...
Zapatatxu honek, zer dauka? Zapatatxu! Ah, bai! katarroa dauka. Bueno... eta ze lazo jarri behar diot katarroa kentzeko? Katarroa kentzeko, lazo berdea jarriko diot. Lazo berdea jarrita, zapatatxua sendatuta! Eta beste zapatatxu bat! Zapatatxue, zapatatxue...
(Jimmy-ren ahotsa entzuten da kanta bera kantatzen)
Baina, nor ari da kantatzen abots lodi horrekin "zapatatxue... "?

Hemen ez dago inor. Ni bakarrik nago... Bueno! beste zapatatxu bat.

Zapatatxue, zapatatxue...

(Berriro ere, Jimmy-ren abotsa entzuten da)
Baina, nor arraio da hori?

J.- Neu naiz. Jimmy Pottolo naiz. Ja, ja, ja ... Begira nire zapata zaharrak, zeharo puskatuak. Baina orain aldatuko ditut. Zapata berriak hartuko ditut eta zaharrak utziko. (Zapatak probatzen hasten da). Ez didate balio. Ez dira sartzen nire oinetan. Kaka zaharra! Zapatari, tonto alena! Zure zapatak oso txikiak dira eta oso txarrak! Entzun gauza bat! Hemendik bost egunera zapata handi eta gogorrak nahi ditut. Bestela jo eta jo, jata eta jo, jo eta fuego, jo eta lurrera bota eta lurrean burua klask!!

Ama.- Jimmy!

J.- Oraintxe noa ama! Oraintxe noa. Zapataria, entzun duzu? Zapata handi eta gogorrak, bestela belarririk gabe utziko zaitut! Ez ahaztu gero!

A.- Jimmy! Zer esan dizut lehen? Etxera etortzeko! Arin, nire aurretik! J.- Bai, ama, bai. A¡, ai,,ai.

(Ba doaz)

Z.- Ze gaixtoa den Jimmy Pottolo! Zakur bat bezala bota nau lurrera. Baina, nola egingo ditut Jimmy Pottolorentzako zapatak? Oinak oso handiak dauzka. Nik zapata normalak, txikitxuak, koloretakoak, gorriak, beltzak, horiak, holakoak egiten ditut. Baina Jimmy Pottolorentzat oso txikiak dira. Eta gainera ez daukat larru nahikorik, ez. Eta herri guztian ere ez dago materiale nahikorik, ez. Ni oso pobrea naiz. Baina entzun duzue: Ez ba diot egiten, Jo eta jo, jata eta jo, eta krask egingo dit!! Eta belarriak ebaki! Bai zoritxarra nirea! nola konponduko naizen!

Lagunak.- Egunon, zapataria!

2.- Egunon, zapataria!

Z.- Bai, egun ona ... zuentzat izango da. Niretzat, berriz, oso txarra da lagunok! Ikusi duzue zer gertatu den?

3.-Bai, ikusi bai, eta entzun ere! Baina kolpeak hartzeko bildur izan gara eta ez gara sartu.

Zapataria.- Badakizue, orduan. Bost egun bakarrik eman dizkit zapata handi eta gogorrak egiteko. Bestela jo eta jo, jata eta jo, eta burua krak!

Lagun3.- Bai arazo handia zeurea, zapataria!

1.- Zure lagunak garenez gero, arazo honek kezkatzen gaitu. Bai, bai. Oso kezkatuta gaude!

2.- Kezkatu? Norengatik?

1.- Zuregatik! Ez, ez, ez. Beragatik!

2.- Niregatik? Eskerrik asko. Baina ni nahikoa naiz neure burua zaintzeko.

3.- Beno, beno. Arazo honi irtenbidea aurkitu behar diogu.

1.- Zergatik ez dizkiogu harrizko zapatak egiten?

2.- Zerezko zapatak?

1.- Harrizkoak!!

2.- Ni ez naiz Gazteiozkoa. Ni Berrizkoa naiz.

3.- Baina.... zelan egingo dizkiogu harrizkoak? Hori lelokeria! Harrizkoak oso astunak dira.

1.- Orduan..... zergatik ez zoaz perratzailearengana? Berak, burdinezkoak egin ahal dizkizu.

3.- Burdinezkoak? Zoratuta zaude, baina!

2.- Zapata pudinezkoak?

1.- Zu, ixilik.. ezer ez dakizu eta!

2.- Zer?

1.- Ez dakizula ezer!

Ez dakidala ezer? Horixe, horixe. Zuk asko dakizu. Horixe, ba. Berak asko daki!

3.- Arraioa! Askodaki, kobako sorgina! Jakina! Berak asko daki eta ziur Jimmy Pottolorentzako zapatak egiteko irtenbide bat izango duela.

1.- Bai, bai. Egia da! Arrazoia daukazu!

2.- Kantatzeko sasoia? Beno..... kantatuko dugu.

Z.- Baina, nik ez dut Askodaki ezagutzen.

3.- Lasai, lasai... Oso erreza da. Begira! Segi mendirako bidea, eta erdian koba bat aurkituko duzu. Hantxe bizi da Askodaki.

Z.- Beno, beno. Eskerrik asko. Banoa. Agur, lagunok!

1.- Ez galdu denborarik! Gero arte.

2.- Eta, kanta ... zer? Kantatuko dugu orain? Nik kanta bat dakit: Boga, boga ...



(Kobaren inguruan)

Askodaki.- Askodakik, Euskal Herriko sorginik itsusienak, politago bihurtzeko formula aurkitu du. Uuuhhhh! Hau ikara! Orain pozima hartuko dut.

(Hitz magikoak esan, pozima hartu eta behi bihurtzen da)

Z.- Askodaki, Askodaki! Non zaude! Ze arraro! Herriko gizonek hemen aurkituko nuela esan didate. Baina hemen ez dago inor. Eta gainera, Askodakiren behia larrean dago.

A.- (Behiaren abotsez). Neu naiz Askodaki.

Z.- Zer da hau? Hitzegiten duen behia?

A.- Askodaki naiz. Sorginik politena izan nahi nuen, baina erratu naiz eta begira orain! Mesedez... lagunduko nauzu?. Nire lehengo itxura izan nahi dut berriro. Hitz magikoak esan beharko dituzu.

Z.- Gustora lagunduko nizuke, baina ze hitz esan behar ditut?.

A.- Astalaplasta, kakalaplasta!!

Z.- Astalaplasta, kakalaplasta!!

A.- Hau sustoa! Eskerrik asko jauna. Baina, nor zara?

Z.- Egunon. Ni zapataria naiz. Eta arazo larria daukadalako etorri naiz zuregana.

A.- Eta ze arazo da hori?

Z.- Ba... Jimmy Pottolo herriko haurrik erraldoi eta gaixtoenari, zapata handi eta gogorrak ez ba dizkiot egiten jo eta jo, jata eta jo, jo eta lurrera eta orduan krask! egingo dit. Eta gero fost! eta...

A.- Bai arazo larria zeurea. Irtenbidea aurkitzeko pentsatu behar dut. Bai. Asko pentsatu behar dut.

Z.- Bai, bai, baina nola pentsatuko dugu?

A.- Buruari bueltak emanez. Bat, bi eta hiru.

(Bueltak emanten dituzte)

Z.- Zorabiatuta nago, Askodaki. Zerbait pentsatu duzu?.

A.- Ez, ez zait ezer bururatu.

Z.- Pentsatu, ba.

A.- Eureka, eureka! Elefanteari eskatu behar dizkiogu zapata gogorrak.

Z.- Zergatik elefanteari?

A.- Bai leloa! Elefantea handia da, eta Jimmy Pottolo ere handia da, ez da? Beraz, elefanteari zapatak kabitzen bazaizkio, Jimmy Pottolori baita ere. Afrikara joango gara, elefantea aurkitu eta horrezkero, akabo gure problemak.

Z.- Bai, akabo gure problemak... Baina nola joango gára Afrikara?

A.- Borobil magikoan!

Borobila borogaldu

Afrikara bialdu!

Z.- Askodaki!

A.- Zapatari! Sartu barrura!

Z.- Ez,ez,ez. Beldur naiz!

A.- Ez zaitez beldur izan! Sartu barrura eta esan hitz magikoak!

Z.- Beno, banoa!

Borobila borogaldu

Afrikara bialdu!

 

(Afrikan)

A.- Uuuhhh! Nire hezurrak!. Non dago zapataria? Zapatari!

Z.- Ba noa! Barkatu baina oso mareatuta nago. Non gaude, Askodaki?

A.- Hau Afrika da, seguruen.

Z.- Askodaki... Zer da hori?

A.- Danborrak entzuten dira.

Z.- Ni beldur naiz!

A.- Lasai! Hemengo jendea oso zintzoa da. Begira! Gizon beltza dator. Nor zara zu?

B.- Unga unga.

A.- Ah, bai, bai! Ondoko herrikoa dela esan du, buruzagiaren semea, eta ea zer egiten dugun hemen galdetu digu.

Z.- Esan ba, Zapatari eta Askodaki garela, eta elefantea aurkitzera etorri garela.

A.- Unga unga Zapatari ta Askodaki, malanga elefante moronga.

B.- Morongo oblongo

A.- Hara zer esan duen: elefantea aurkitzeko elefantearen dantza egin behar dugula.

(Dantza egiten dute)

B.- Elefante onga, elefante onga!

Z.- Ba nik ez dut ikusten elefanterik.

A.- Goazen zapitari, goazen begiratzera. Zu hortik eta ni hemendik. (Nor bere aldetik doa)

Zapatari!!

Z.- Askodaki!!! Hemen dago elefantea! Askodaki!!!

A.- Hemen nago!

Z.- Begira, Askodaki! Elefantearen oinak bai handiak direla, eh? Jimmy Pottolorenak bezain handiak. Baina elefanteak ez dauka zapatarik! A.- Bai, ohetik altzatu berria da eta horregatik dago zapata barik.

E.- Aaaaaatttxxxuuuuuusásssá!!!!!

Z.- Elefante, ez duzu izango hortik zapata pare bat?

E.- Aaaaaatttxxxuuuuuusssss!!!!!

A.- Ez badizkiguzu erregalatu nahi, mukizapi baten truke aldatuko dizkizut E.- Zapatak? Ze demontre dira zapatak?

A.- Ba begira, gauza batzu oinetan ipintzeko eta putzuetan sartzeko busti gabe. Holantxe, begira:

Plisti plasta plisti plaust

mela mela ta blai,blai

Plisti plasta plisti plaust

mela mela ta blai blai

Zafarrada txipristin

harri koskor ta buztin

Plisti...

E.- Horregatik nabil estulka.

Z.- Zer? Orduan ez daukazu zapatarik?

E.- Ez. Aaaaattttxxxxuuuuuássss!!!!!!

A.- Ai koittadue! Tori mukizapia. Eta estularen kontrako erremodioa badakit. Itxaron apur bat. Zapatari, nere lapikoa!

(Lapikoan gauzak sartzen hasten da)

Igelaren mihina, sugearen begia, saguxarraren hegala, arratoiaren hortza... Ah! Eta elefantearen ile bat...

Z.- Elefante jauna, mesedez.... (ile bat kentzen dio) Eskerrik asko.

A.- Gatza apur bat, lehoiaren buztana... Orain bueltak eman eta prest egongo da. Tralaralara... Arnasa hartu behar duzu eta sendatuko zara.

E.- Ze txarra! Eta honela ez dut katarrorik hartuko?

A.- Horixe!

E.- Kua, kua,kua. Arraioa! Zer gertatu zaio nere abotsari?

Z.- Askodaki, ahatearen abotsa du!

A.- A¡ ene! Okertu egin naiz! Egon lasai. Berehala sendatuko zara.

E.- Zer egin didazue? kua kua kua.

A.- Barkatu elefante jauna. Zerbait ahaztu dut. Entzun ondo.

Tira biraka, kua, kua, kua, elefantea zara.

E.- Eskerrik asko. Berriro ere nere abotsa daukat eta gainera katarro barik geratu naiz. Hau poza! Eskerrik asko!

A.- Ez da ezer izan. Orain joan behar dugu. Agur, elefante.

E.- Bai, agur. Baina kontuz. Gaua dator eta gauez arrisku handiak daude. Z.- Entzun duzu, Askodaki?

A.- Berdin dio. Borobila hartuko dugu eta beste leku batetara joango gara. Borobila borogaldu

Beste leku batetara bialdu!

 

(Basamortuan)

Z.- Askodaki, non gaude? Hemen ez dago inor. Harea bakarrik ikusten dut. Honela ez gaitu inork lagunduko, eta ez ditut zapata handiak aurkituko.

A.- Hau basamortua da, antza. Bero handia dago eta eguzkia gori gori dago.

Z.- Eta orain zer egingo dugu? Belarriak kenduko dizkit Jimmy!

(Beduino bat agertzen da)

Beduino.- Nire gameluak ihes egin du. Berrogei egun eta berrogei gau ibiltzen eta ibiltzen. Oh, oh, oh Gregorio, nire gamelua joan egin zait, oh, oh, oh! Ez dut inoiz aurkituko. Hil egingo naiz. Zer ikusten dut baina?

(Askodaki eta Zapataria negarrez daude)

Malkoak, ura! Ura!

A.- (Negarrez) Galduak gaude!

B.- (malkoak edaten ditu) Eskerrik asko, jaunak-andreak! Hamar mila kilometro egin dut ur tanta bat ere probatu gabe. Eskerrik asko. Baina, zergatik ari zarete negarrez?

A.- Urrutitik gatoz eta zapata handi handiak bilatu behar ditugu.

Z.- Bestela belarririk gabe geratuko naiz. Eta egun bakarra geratzen zaigu.

B.- Bada, nik jirafa bat ezagutzen dut, oso bizkorra da. Berak lagunduko zaituzte.

A.- Non aurkituko dugu jirafa hori?

B.- Oso erraza da. Hemendik zuzen zuzen, eta gero ezkerretara. Han palmera bat aurkituko duzue.

A.- Bai.

B.- Ba ez, han ez da. Hortik zuzen eskumetara, eta han palmera bat dago.

A.- Bai.

B.- Ba ez, han ere ez. Hortik eskumetara, gero ezkerretara, gero eskumetara, gero eskerretara, eta han palmera bat dago.

A.- Han ez.

B.- Ba bai, han bizi da jirafa. Beno agur. Nire gamelua aurkitu behar dut. Gregorio! Gregorio! Non zaude Gregorio!

Z.- Zuk ulertu duzu? Nik ez dut piperrik ere ulertu. Ez dakit.... eskumetara...., ezkerretara....

A.- Nik bai. Nik ondo gogoratzen dut.

(Ibiltzen hasten dira)

Z.- Askodaki, asko falta da? Oso nekatuta nago. Ezin dut gehiago!

A.- Ez, zapatari, hurbil gaude. Begira! Hor dago! Hor bizi da. Goazen zapatari!

(Jirafa nano bat aurkitzen dute)

Baina... Zu al zara jirafa.

J.- Bai.

A.- Baina zu..ez al zinen handia?

J.- Lehenago bai, orain ez.

A.- Zu ez al zinen lepo luze-luzeduna?

J.- Lehenago bai, orain ez.

A.- Eta nolatan zara hain txikia?

J.- Txikimizina hartu dut.

Z.- Txikizeeer?

J.- Txikimizina. Txikimizina hartu eta handia txiki bihurtzen da.

A.- Orduan, Jimmy Pottolok medizina hau hartzen badu txiki bihurtuko da.

Z.- Eta zer irabazten dugu horrekin?

A.- Bada, Jimmy Pottolo txikia bada, ez du zapata handirik beharko. Zapata normalek balioko diote, eta honela, akabo gure problemak!

Z.- Egia da! Jirafa, txikimizina emango al diguzu?

J.- Bai, hartu eta eraman lasai.

A.- Eskerrik asko! Agur Jirafa!

(Badoaz)

Z.- Askodaki, orain Zapategira joan behar dugu. Baina....nola?

A.- Borobil magikoan sartu!

Borobila borogaldu

Zapateriara bialdu!

 

(Zapategian)

J.- Zapataria! Nire zapata handiak! Non daude nire oinetako sendoak, nire zapata fuerteak?

Z.- Hemen dauzkat. Baina jantzi baino lehenago medizina hau hartu behar duzu.

J.- Zergatik?

Z.- Ez kezkatu. Harzazu hau, gozoa da.

J.- Ba..... bale! Pixka bat hartuko dut, ja, ja, ja. (edan ahala txikitzen hasten da) Ai, ai! Orain zu bezain txikia naiz!

Z.- Bai horixe! Orain ni bezain txikia zara!

J.- Tranpa! Tranpa egin duzu! Honela ez du balio!

A.- Ez dago tranparik. Honela ez duzu zapata handirik erabili beharko. Orain zapata normalak, txikitxoak, koloretakoak....erabili ahal dituzu.

J.- Tranpa egin didazue! Nik handia izan nahi nuen, ez txikia!

Z.- Tranpa esan duzu? Tranpa neuk emango dizut, neuk!

J.- Ez, ez!

(Badoa ihes)

Z.- Beno ba. Asko ibili gara, jende asko ezagutu dugu eta azkenean Jimmy Pottoloren arazoa konpondu dugu. Orain nire lanarekin jarraitu ahal izango dut.

A.- Bai. Hemendik aurrera, akabo gure problemak!

 
Amaiera

 

 

Testuak (Hasierako orria)

www.komunika.net