MONSTRUO SAKRATUAK

Testuak (Hasierako orria)

 
Kartela.Maskaradak estilo ezberdinetako muntaiak plazaratu ditu bere ihardueraren zehar, baina Taldearen ezaugarririk azpaigarrienak aukeratzekotan, salbuespenak salbuespen, hauexek dira aipatu beharrekoak: Humorea eta Talde sortze lana. Monstruo Sakratuak bereizgarri bi hauek ditu, bete betean. 

"Marxkarada" izeneko aurreko antzezlanean, hau da, Marx Anaiei buruz egindako muntaian, Maskaradak humore mota berezia ikutu zuen, Humore Absurdoa delakoa. Euskeraz estilo horretako lehenengo ahalegina zen, eta beraz, ausarta. Pena merezi izan zuen arriskatzeak, publikoak ezin hobe erantzun bait zuen bi urtetan zehar. 

Hildo horretatik jarraitu nahi izan dugu, baina aurrekoan iturri bakarra erabili bagenuen, oraingoan askotatik edan dugu: Roland Dubillard, Groucho Marx, Ionesco.... denak, hori bai, gure beharren arabera moldatu eta filtratuak gure gustoko teatro ikuskizun bakar bat osatzeko. 

Baina ezin dugu ahaztu, azalpen honetan, Monstruo Sakakratuak tituluaren jatorria. Nondik datoz eta Zeintzu dira Monstruo horiek? Sakratuak ote dira benetan? 

Monstruo Sakratuak, Mendebaleko Kulturaren izen handiak dira, eta beraiei egindako milaka erreferentzien ondorioz dator tituloa. Elkarrizketa ero, solasaldi txoro, burutazio eta hitz jpkuetan garatzen dute testua bi aktoreek, eta xinplekeriaren mozorropean, egungo gizartearen iseka egiteko lizentzia osoa hartu dugu. 

On dagizuela

 
   
Zuzendaria: CARLOS PANERA 
Antzezleak: PATXO TELLERIA eta MIKEL MARTINEZ 
Testuak: PATXO TELLERIA 
Roland Dubillard, Daniel defoe, Groucho Marx eta Michel Tournier-en zenbait testu erabili eta moldatu dira.
Ikusentzunezkoak eta publizitatearen diseinua: ENEKO LORENTE 
Argiak: JON MESPERUZA 
Off-eko ahotsa: RAMON FERNANDEZ DE CASTRO 
Soinu Teknikalaria: JUSTO OZAETA

 1993an estreinatua

Piszinan.
Kutxa barruan.

 Testu osoa (zip)

  www.maskarada.net  

Teatroa.com www.komunika.net