MARXKARADA
Maskarada Teatro Konpainia

Teatroa.com
 

MARX anaien irudia burura etorri ahala, zeluloidearena ere azaltzen zaigu. Guregana, Marx Anaiak, zinemaren formatoan iritsi dira, ezinbestean.  

Ez da pertsonaia hauen historian gehiegi sakondu behar, dena dela, heuren jatorria, eskola eta, hainbat urtetan, bizibidea, teatroa izan zela jakiteko.  

Marx-tarren lehenengo pelikula, «Animal Crackers», Broadway-en izugarrizko arrakasta ezagutu zuen izen bereko komedia izan zen pantailaratu baino lehen. Edozein pelikulatan somatzen zaie teatralitatea. Entzuterik handiena merezi izan duten eskena gehienak, teatro esketx moduan landurik daude. "Marx Anaiak Operan" filmatu baino lehen, pelikulako eskena komikoen efektibotasuna publikoaren aurrean frogatu zuten jira handi batean.  

Munduan izan diren "clown" guztien antzera, Groucho, Chico eta Harpok teatroan sorturiko pertsonaia bana eratu, landu eta bizitza osoan zehar zorroztu zuten. "Clown" kontzeptua izan da Maskaradak, Marx-tarren umore bereziaz jabetzeko erabili izan duena.  

Groucho eta Chico-k, NBCrako 1932 urtean idatzi eta antzeztu zituzten irrati gidoiak, guregana «Groucho y Chico Abogados» izeneko liburuan bildurik iritsi direnak, izan dira gure montaiaren oinarria, zenbait pelikula eta Groucho-ren liburuen pasarteren bat ere erabili dugun arren.  

Dena dela, pertsonaioi gure ikutu pertsonala eman nahi izan diegu -laugarren pertsonaia, arreba, sortu dugu-, gure lan hau omenaldi soila baino, umore agortezin horren birkreatze hat izateko xedeaz.  

Ez dugu, bestalde, Marx-tarren pelikulek zuten jite musikal berezia bazterrean utzi nahi izan, eta horregatik, gure ikuskizunean, zuzenean interpretaturiko eskena musikalak ere txertatu ditugu.

Aktoreak-Pertsonaiak Aktoreak-Pertsonaiak 

 
"MARXKARADA" lanaren estrainaldia: 
Gasteizko XV. Antzerki Jaialdian 1990ko urriaren 8an.
Aktore-aktoresak:
FLYWHEEL: Patxo Telleria
RAVELLI: Mikel Martinez    
ASTOLFI: Inazio Tolosa  
 

RUBY (Etxejabea, Atsoa, Kazetaria): Marife Berrojalbiz 
 

Zuzendaritza: Karlos Panera   
Dramaturjia: Karlos Panera    
Testuak: Patxo Telleria   
Eskenografia: Luis Alonso   
Eskenografiaren burutzapena: Sorleku   
Gestioa: Txema Uriarte eta Ane Carracedo   
Publizitatea: Paradox   
Jantziak: Desviación Norte  
Argien diseinua: Eric Teunnis   
Argien teknikaria: Jon Mesperuza   

Eskerrak Patxi Ugalderi, Eugenio Lasarteri eta Blanca Mugari beren laguntzagatik. 

 
Testua (zip)

   Kartela

  www.maskarada.net  

Testuak (Hasierako orria)