KONTENEDORE BATEN ISTORIOAK

teatroa.com

Patxo Telleriarena

maskarada


“.... Zaborra  gizateria baino pausu bat haratago dago. Are gehiago, zergatik dago gizakumerik munduan?: norbaitek egin behar zuelako zaborra.”

THEODOR ZAKAR   


 



“..... eta hala, gu sortu ginen zabor beretik, sortuko dira besteak.”
  
LIONEL ZABOR

 

 

Komedia baino gehixeago

“Marxkarada “ eta “Monstruo Sakratuak” antzezlanekin, Maskarada komedia moeta berri bat jorratzen hasi zen, estruktura molde berezi batekin: bi aktore; elkarrizketa azkarra eta pikatua; egoera (esketx) autonomoak makroegitura batean; eta humore estilo berezia, garratza eta ironikoa,  surrealismo-parodiaren artekoa.

“Kontenedore baten istorioak” hildo horren zorduna da neurri batean, baina zenbait berezitasun ditu aipatu beharrekoak. Aurreko komedien ardatz berbera dauka: bi pertsonai esperpentiko-surrealista samarrren  arteko elkarrizketa eroak. Pertsonai hauen izakera “irrealak”, egoera batetik bestera mugitzea biderazten digu, justifikazio nekagarririk erabili gabe.

         Badago, halere, desberdintasun nabarmen bi:“Kontenedore baten Istorioak”-eko pertsonaiek, ikutu “surrealistaz” gain, badute nortasun markatua, publikoak errazki identifika dezakeena; izakera eta bilakaera dute. Gainera, eskena autonomoen 

gainetik, antzezlanak osotasun bat dauka, planteamendu, gorapilo eta amaiera  (eredu klasikoa erabiliz). Hala, ikusleak, istorioekin barre egiteaz gainera, pertsonaiekin eta euren peripeziarekin identifikatzea bilatzen dugu.
        Beraz, humorea (batez ere) eta emozioa dira komedia zoro eta xamur honen osagaiak.
TESTU

OSOA



FITXA ARTISTIKOA

AUTOREA

PATXO TELLERIA

 

 

AKTOREAK

PATXO TELLERIA (Theodor Zakar)

 

MIKEL MARTINEZ (Lionel Zabor)

 

 

Aktoreen ZUZENDARITZA

AITOR MAZO eta  JOKIN OREGI

ZUZENDARITZAren Koordinazioa

PATXO TELLERIA

ZUZENDARI Artistikoa

JOSE IBARROLA

 

 

JANTZIAK

NATI ORTIZ DE ZARATE

ATREZZOA

CARLOS BAREA

ARGIEN DISEINUA

JON MESPERUZA

SOINU EFEKTUAK

RADIO EUSKADI

ARGAZKIAK -  KARTELA

JOSE HORNA

 

 

EKOIZPENAREN ARDURADUNA

TOÑO PINTO

 

 

EKOIZPENA eta  BANAKETA

MASKARADA 

TESTU

OSOA

 

Argumentuaren laburpena

Ilunabarra edozein hiriko kale bazter batean; berton, zaborrez beteriko kontenedore bi. Zaramaren artean Theodor Zakar eta Lionel Zabor,  hondakin parea,  errausketa plantara eramango dituen kamioiaren zain daude.

Lionelek zaborra izatearen uste osoa du, eta beraz, lasai onartu du bere patua. Ondo zimelduta iristea da bere kezka bakarra.

Theodorrek ez dauka bere kidearen eroapena. Berarentzat itxaronaldia luze eta astuna da, eta egonezina arindu alde, gizakumeen jokabide ergel, xelebre edota zekenak plazaratzea proposatzen du, frogatu nahiean zaborra gizakumea baino pausu bat haratago doala eboluzioan. “Zergatik dago gizakumerik munduan? Norbaitek egin behar zuelako zaborra.” 

Lionelen hasierako errezeloak gainditurik, istorioak kontatzeari ekingo diote, beti ere ikuspuntu kontrajarriak erakutsiz, izan ere Lionel eta Theodor arras desberdinak bait dira hala izakeraz nola pentsamoldez: “Erosle konpultsiboa”; “Forofo neurrigabekoa”; “Ejekutibo damutua”; “Artista ulergaitz ez-ulertua”;  “Politiko buldozerra”; “Senetik ateratako munduko hiritarra”; “Lanpostu trafikatzailea”...

Egoera ezberdinak taularatzeko, kontenedoreetan aurkituko duten zaborraz baliatuko dira. Kontenedoreak datu-base ezin hobea baita gizasemeen jokamoldeak aztertzeko. “Gizajendeak ordenadoreak ditu, guk kontenedoreak. Bentaja horrekin jokatzen dugu.” 

Istorioak kontatzen dituzten heinean, pertsonaiak, oharkabean,  bilakatzen hasiko dira, euren buruak berraurkitzen, euren galdutako oroimena berreskuratzen. Azkenean Lionel eta Theodor kontuan eroriko dira, alegia, hiriak zabortegira jaurtiriko  gizajoak besterik ez direla, ezertarako gauza ez ziren aitzakian, inoiz pertsona izan zirenik ere ahazteraino iritsi direnak. 

Baina kamioia berton dago jada, eta azkeneko erabakia hartzeko unea da: baztertu zituen hirira bueltatu ala amore eman. Azkenean, edozein komediatan lez, ironia nagusitu egingo da.


teatroa.com

Maskarada Antzerki Taldea
http://www.maskarada.net
email-a
Tlfnoa: 659131291


teatroa.com