KANANGO EZTEIAK

Testuak (Hasierako orria)

Egilea
Dario Fo "Misterio de Bufo" izeneko bakarrizketetako bat

Itzultzailea
Kepa Gallego Kepa Gallego aktoreak berak antzeztua


MOZKORTIA

Neu erahile? Entzun al duzue? Erahile deitu dit, nori eta niri, horren ona izanda ontasuna ere belarrietatik irtetzen zaidala. Beno, ontasuna lurrera erori eta beraren gainean labaindu egiten dudala. Eta nola izan ninteke txarra, honen mozkor ederra harrapatu eta gero. ... Ezin susma nezakeen hain gaizki hasitako egun hau honen ondo bukatuko zenik.

Eztei batzutara konbidatua nintzen hemendik hurbil eta Kanan deritzon lekuan... Joder! Kanan! Horregatik aurrerantzean Kanango ezteiak esango diete.

Ba, konbidatua nintzen... beno, ez... heldua nintzen... Otarantza prest zegoen, janari guztiak eginda eta mahaian, eta inbitatu bat ere ez zen jezarrita. Guztiak ziren zutik, irainka, ostikoka... Emaztegaiaren amak negar egiten zuen, neska malkoz beterik, aita paretaren kontra joka... 

Kepa Gallego.Zer gertatu da, baina? Galdetzen dut nik. "Hau ezbeharra" Ia, senargaiak anka egin du, ezta? "Senargaiak? Senargaiak irainik handienak botatzen ari dena da." Zer jazo da orduan? "Hau ezbeharra. Ardo upel oso bat, ezteietarako gordeta genuen horren ardo zoragarrrizko upel oso bat, ozpindu egin da!" Eee! Ardo osoa ozpinduta!? Hau ezbeharra! Ze, emaztegai bustia, zorion handia, diote; baina ozpinez bustia, zorigaitzik latzena.

Eta denok negarrez, irainka, ostikoka. Emaztegairen ama aieneka, neska malkoz beterik, aita paretaren kontra joka...

Eta momentu horretan, gazte bat sartzen da. Jesukristo izeneko bat. Ezagutu behar duzue, "Jainkoaren seme" goitizena jarri dioten bat. Ez zetorren bakarrik, ez. Bere amatxorekin zetorren. Birgina deitzen dioten emakume horrekin. Una señora, bai por zierto! Inbitatu garrantzitsuak ziren, berandu iristen diren horietakoak.

Beno, ba, Birgina delako hori, ezteietarako ardoa ozpintzeagatik montatutako foiloiaz jabetuta, bere Jesusi, Jesus, Jainkoaren eta baita ere Birginaren seme horri hurbildu eta diotso: "Horren ona zaren semetxo horrek, hain gauza zoragarrik egin ahal izanik; ia jende pobre honi lagun diezaiokezun". Birginak hori esanda irribarre goxo bat piztu zitzaion Jesusen ezpainetan. Eta hain zen goxoa, ze kontuz ez bazenbiltza belaunak oinen behatzen gainean erori ahal bait zitzaizkizun. Hori irribarre eztitsua. Entsaiatuta ez zeukan, ba.... Birginak mintzatzeari utzi zion bezain laster, gazte honek muxu bat eman zion bere amatxoren sudur puntan. "Jende ona, ekar al zeniezazkidakete ur gardenaz beteriko hamabi balde?" Zas! Oinaztargi bezala izan zen. Hamabi balde agertu ziren hor nire aurrean, eta hain ziren urez beterik, ze ni neu konortea galtzeko zorian egon bait nintzen. Ito egingo nintzela pentsatu nuen!

Ixiltasuna egin zen; eta hain zen sakona ezen mezako Santusarena bait zirudien. Eta Jesus honek, eskuak igurtzi zituen, klaskada bi eman, eta esku bat altxatu zuen hiru hatz luzaturik zituela. Ez ez zitzaion bat ere falta, ez, beste biak eskunabaren kontra zituen tolestuta. Eta bat batean, keinu arraroak egiten hasi zen uraren gainean. Beno, Jainkoaren seme alabek egiten dituzken keinu arraro horietakoak...

Neu, urak hunkitzen nauen legez, ez nuen begiratu nahi... hortxe nengoen... triste samar... Eta, bat batean, sudur zuloetaraino mahats zapalduaren antzeko usain bat heldu zitzaidan... Eta nahastezina zen! Ardoa! Ardoa zen! Eta zer nolako ardoa gainera! Pitxer bat pasatu zidaten. Ttantta batzu dastatu nituen... Hura zen ardo ona! Amaieran mingotsa, burbuilutsua, gazitsua erdian. Dizdiratsua zen, hiru urtetako ardanbera, gutxienez. Urrezko uzta. Eztarriz behera jaisten zen, labaindu eginik, triparaino. Pixkat hedatu egiten zen, bertan gelditzen zen, eta gero... Bunba! Bihurriak eginez eztarrira itzultzen zen, sudur zuloetaraino ailegatzen zen eta kanpora irtetzen zen ardo horren usain goxoa. Eta zaldun batek, presaren presaz, hortik agertzen ba zen ere, Guauuu, udaberria da! Ohikatzen zuen.

Eta denok Jesusi txaloka: "Aupa Jesus! Brabo Jesus! Jesus, heu haiz dibinoa! Jesus, egunen batean la ostia izango zara!

Eta birgina, birgina, bere beraren ama, eskoinatuta bere semeak birgeriak egiteko zeukan trebetasunagatik.

Tartetxo bat iragan eta gero, denok geunden mozkortuta. Emaztegaiaren ama dantzan zegoen, emaztea zoriontsua zen, senargaia poz-pozik, eta emaztegairen aita... Beno, emaztegairen aitak hormaren kontra jarraitzen zuen, inork abisatu ez ziolako.

Jesu, mahai baten gainean igo zen, eta ardoa banatzen ari zen guztientzat: "Jende ona, edan ezazue. Mozkor zaitezte. Alaitasuna. Edan ezazue. Ez itxaron gerorako. Hil egingo zarete eta"

Eta bat batean, bere amatxoaz oroitu zen: "O, emakume santu hori! Birgina! Ama! Ahaztu egin zait. Barkaidazu. Har ezazu zuk ere bai. Edan ezazu pixkat". "Ez, ene seme maitia. Nik ezin edan dezaket. Ez nago ardoaz ohituta eta edaten badut burua biraka hasiko zait eta gero lelokeriak esango ditut". "Baina, ez ama! Ardo honek ezin dizu inolako kalterik eman; ardo ona da honako hau, ardo zintzoa duzu. Nik neuk neronek egin dut eta"

Eta oraindik ere, ardoa Satanas deabruaren asmakizuna dela diote kabroi batzuek, Ja! Uste al duzue, ardoa Satanas Deabruaren asmakizuna balitz, Jesusek bere amari emango ziola? Ez! Ez zion inolaz ere emango.

Are eta gehiago, ziur naiz gauza batetaz: Jainkoak berak, hainbeste denbora itxaron ez balu, Noe hori agertu arte, eta hasieratik Adani mahatsa zapaldu eta ardoa egitearen artea erakutsi balio, Eva sortu baino lehen, ez geundeke mundu zikin honetan. Paradisuan geundeke. Zeren eta, Sugetzarra Adani agertu zitzaioneko egun ezbehartsu horretan esanez: "Jan ezazu sagarra, Adan, jan ezazu sagarra. Onak, goxoak, gorriak dira sagarrak. Jan ezazu sagarra, Adan". Nahikoa izango zen une horretantxe, Adanek eskuan baso bat ardo eukitzea, eta Zas! Pikutara mundu honetako sagar guztiak; eta gu libre geundeke Paradisuan.

Horixe izan da gizateriaren pekaturik handiena: Fruituak ez ziren jateko. Zapalduak, tinkatuak, oinperatuak, zanpatuak izateko baizik. Erreflexiona dezagun: Sagarrekin, zer egiten dugu? Sagardoa. Eta gerizetaz... pattar goxo-goxoa. Eta mahatsa? ... Mahatsa jatea pekatu mortala da! Mahatsa ardoa egiteko da!

Horregatik gaude denok mundu zikin honetan. Neu basflemari? Ezetz ba! Zihur nago zintzo eta jakintsuak izan direnentzat. Paradisua ardo-upel izugarria izango dela.

Amets bat izan nuen. Ni hil egiten nintzen, eta bat batean lumaz jantzitako txulo bi agertu, ni hartu eta leku ilun batetara eramaten ninduten. Arropa guztia erantsi eta garbizen ninduten. Urez! Hori ikusita, pentsatu nuen: Jasta! Inpernuan nago. Likido gorriz betetako upel handi batetan sartu ninduten. Bada ez bada ere ahoa itxi nuen. Baina, hala eta guztiz ere, uhin bat sudur zuloetatik sartu zitzaidan. Eta... Paradisuan nengoen! Ardoa zen! Berehala ulertu nuen. Jainkoak bertako beatoentzat asmatutako inbentoa, zeren bertan geundenok beatoak bait ginen. Eta horrenbeste ez nekatzeko, pentsa, basoa hartu, altxatu, bete behar, edan, berriro jeitsi... Horrela, ezpaina pixkat jaitsita... Glups!

Inbentoa ikusi nuenean, kantatzeari ekin nion... "Cuando yo me muera... Glups!... tengo ya dispuesto... Glups!... En el testamento que me......

 
Amaiera

 

 

Testuak (Hasierako orria)

www.komunika.netEgilea: Joseba Barrenetxea