MAKILANDIAKO TXOTXONGILOAK
Jaun Kristobal eta Andere Rositaren TRAGIKOMEDIA
TXOTXONGILO FARTSA, SEI KOADRO ETA OHAR BATEAN EMANA

(BERTSIO LABURTUA)

Egilea: Federico García Lorca
Itzultzailea: Jokin de Pedro


Testuak (Hasierako orria)

Zenbait datu

Federico García Lorca-ren obra baten itzulpena da berau, 1994.ean Getxoko Aixerrotako institutuan antzezteko egina. Beren-beregi egindako txotxongilo batzuk erabiliz antzeztu zieten institutuko ikasle batzuek inguruko eskoletako umeei. Jatorrizko obraren izena, berriz, hauxe da: Los Títeres de Cachiporra: Tragicomedia de Don Cristóbal y la Seña Rosita (Farsa guiñolesca en seis cuadros y una advertencia). Jatorrizko testuan agertzen diren zenbait kanta ‹gehienak‹ edo itzuli edo Euskal Herriko herri kanta batzuekin ordezkatu ditut (hala nola "Ni naiz kapitan pilotu"); inoiz erdarazko orijinala utzi izan dut (Con el vito, vito...), Andaluziako kutsuari zelanbait eustearren. Hemen dagoena bertsio laburtua da, antzezteko eta ulertzeko samurragoa dena. Beste honetan: bertsio osoa aurkituko duzue.

Laburpena

Txotxongiloen munduan gaude, Andaluziako herri batean. Jaun Kristobal, edo Kristobita, askok deitzen dioten bezala, gizon tripaundia eta beldurgarria da. Nahi duena egin behar du beti, eta jende guztia bere inguruan eduki behar du berari obeditzen, bera zerbitzatzen...
Oraingoan Rositarekin ezkondu behar duela sartu zaio buruan, eta horixe lortu behar du nola edo hala. Baina Rosita txoriburuak beste norbait maite omen du... ala ez du maite?


  Testua (zip)