Itsas izar bat zen
John Steinbeck - «Bordaxuri» taldea


Testuak (Hasierako orria)

Bordaxuri» antzerki taldea

      1976-1977. urteetan «Bordaxuri»k Larzabalen antzerkia antzezten du, zuzendaria Iker Gallastegui delarik. 1977-1978. urteetan «Zapeta xilotik» sortzen eta antzezten du. Talde lan bat da antzerki hau. Bost urtez taldea lotan gelditzen da... 
      1983-1984. urteetan, berriz, «Basa Jaun» antzerkia moldatzen eta agertzen du. Talde lana da azken hau ere. Zuzendari paperean Francis Basterot aritzen da. 21 aldiz agertuko du taldeak, 2.500 ikusleen aintzinean. Azpeitiko Festibalen, 4 sari bilduko ditu antzerki honek. 
      Azkenik, 1.985.ean «Itsas Izar bat zen...» talde lana prestatu eta antzesten du. «Perla» J. Steinbecken nobelaren moldakuntza.  

Zuzendaria: F. Basterot  Testu moldatzailea: Jean-Pierre Lahirigoyen  Teknikalariak: Claude Aramendi eta Liliane Rizzon  Jokolariak:  Xalbat Cachenaut  Argitxu Cantero  M. Hélene Estecahandy Frantxua Harriague  Txomin Heguy Maritxu Thicoipé Ginette Zamora
Bordaxuri taldea
Eihartzea Kultur Etxea 
64240 Hazparne
Telefonoa: 59.29.43.36

 Itsas izar bat zen
  
Antzezlanaren argazkia

 
Ai.... Xahartzeak ez du deus onik.... Ene senarra, Kino, eta nihaur biak berdin mende hunekin sortuak gira! .... Eta ez geldirik egonak....

Hego Ameriketan eraman dugu bizi guzia... Itsas bazterrean.... Nahiz itsasotik atera dugun egun guzietako opilaren saria... Xirla arraintzan zer karra ginuen... Gero, horien barnean ziren perlak saldu ditugu...

Gure denborako egunik ederrenak iragaiten ari ginelarik hasi zen egun bat...

 
Lehen agerraldia
—Iratzartzea—

KINO: Iratzartuz geroz, jeikiko gira...

JUANA: Egun berri bat haste... bertze bat bezalakoa....

KINO: Haurrak lo egin du?

JUANA: Bai... Gau lañoa ¡ragan dugu... Eguna ere berdina behar laiteke...

KINO: Itsasoa ere jabal dago, arraintzako egun behar bezalakoa izanen dugu!

JUANA: Iguzkiak badu distira bortiz bat... Esne xorta bat nahi zinuke?

KINO: Bai, gogotik... Xo...

JUANA: Skorpion bat!

KINO: Ez zira higitu behar.... (Haurra kolpatua da... Kinok skorpiona lehertzen du....)

JUANA: Gaixo Koyotito! Laster... (Zauria xurgatzen dio... Jendeak heldu dira...)

BATEK: Zer du? Ausiki du?

BERTZE BAT: Juana! Horrela kenduko diozu bai pozoina!

BERTZE BAT: Alimale herresta borrek zer lana egiteko...

JUANA: Medikua! Mediku ba!

JENDEAK: Medikua!... Medikua!... Medikua!

 
Bigarren agerraldia
—Medikuaren atean—

MEDIKUA: Hep! Huna ni hemen... Isidro, hurbil hadi....

KINO: Haurra pozoindatu dauku...

ISIDRO: Haur bat, bere aitamekin!

MEDIKUA: Baditek dirurik pagatzeko?

ISIDRO: Sosik baduka?

KINO: Bai...

JUANA: Ez ahal duzue diruari kasu emanen? Haurra hein huntan izanki eta?

ISIDRO: Erakuts perla horiek!

KINO: Huna! Hik ere dakitan bezala, gu bezelakoentzat ez duk guti!

ISIDRO: (Medikuari erakutsiz) Ez dute bertzerik.

MEDIKUA: Hori ala tirritt!...

ISIDRO: Hauekin deus ez diaguk egiten ahal!

JUANA: Zer, Isidro, hi ere horrela mintzo?

KINO: Ustelak!...

JUANA: Zikoitzak!...

KINO: Ustelak!

JUANA: Zikoitzak!

ISIDRO: Ene nagusiaren jakitatera ez da nornahi heltzen!

JUANA: Ez dik biziko balio horrelako idorkeriaz apaintzekotan!

KINO: Leher egin zazue, zerriak!

JUANA: Gurez gure egin beharko dugu!...

 
Hirugarren agerraldia
—Perlaren atxemaitea—

KINO: (Uretik ateratuz, etsitua) Ez... Ez dut deus atxeman.... Egungo egunak ez dauku deus berririk ekarriko...

JUANA: Ez dugu uzten ahal!

KINO: Badu orai bi oren arraintzan naizela... Perlarik ez dut ikusi xirla bakar batean ere... Goazen...

JUANA: Ez, Kino... Zerbait aurkitu behar dugu... Ez dugu uzten ahal!

KINO: Ez.... akitua naiz... nardatua.... Xirlek ez daukute ezer eskainiko egun...

JUANA: Ez dugu uzten ahal, Kino!

KINO: Bainan, zergatik, Juana! Zergatik presa hori? Haurra hobeki da... Pozoina xurgatu dakozu... Haurra sendatuko da!

JUANA: Ez! Ez dakit, Kinoo! Ez naiz segur! Ez naiz fida! Sukarra badu oraino... Beha bere aurpegiari... Egun, lepoa ere hantua du... Beldur naiz, Kino... Beldur.... Medikua ikusi behar dugu... Medikua ikusi ... Entzuten duzu? Segitu behar dugu.. Segitu! Zerbait...

KINO: Zerbait kausitu arte, ba....

(Kino arraintzan... Juana, gogoetatua...)

JUANA: Ixiltasuna... Gure laneko ohidura... (Kino ateratzen da)

KINO: Huna xirla bat... bertzeak ez bezelakoa.

JUANA: Emeki... Idekazu...

(Perla hor da! Harriturik geld¡tzen dira. Perlaren soinua entzuten da!)

KINO: Perla! Gurea!

JUANA: Munduko perla!
 

Laugarren agerraldia
-HERRITARREK JAKIN-

LOLITA: Ez dakit erran behar dutanez, naski hobe ez erranik, zeren eta erranez geroz errana baita!

ESPERANZA: Au! Ja... ja... jaliko duka...

LOLITA: Ez duk ene usaia nekez salatzekoa, bainan oraikoan behar diat polliki mintzatu...

FRANCISCO: Kinok perla ederra hatxeman dik.

CONCEPCION: Gauza hatxemana bekan duk ederra!

LOLITA: Beihelakoak ziona jakin gabean mintzo dena zaman itsuaren gainean zabilak. Bainan, nik perla hori ikusi duen norbeit ikusi diat. Horiek hola... nik jakin diat berria denek baino lehen... Zuzen den bezela... Beharriak idekiak dituena duk lehenik jakiten duena...

CONCEPCION: Eta ahoa zabaltzen duena gezur kurrizailea!

FRANCISCOt lzigarriko perla da... Izigarria....

ESPERANZA: Hik, gutti aski duk, izitzeko!

FRANCISCO: Argi durduzagarri bat botatzen dik perla horrek!

CONCEPCION: Hain xuxen, nik uste gu bezelako baten begira egonki!

ESPERANZA: Ez duk po, po,... po,...

TANCREDO: Ago! Bihar erranen duk!

LOLITA: Nik erran nahi dit gauza bat: hatxeman balin badu perla bat, bobe. Hatxeman balin badu perla balio handikoa, oraino gehiago bobe!

FRANCISCO: Eskuetan atxikitzen delarik, bazter guziak argi xuriz ihiztatzen ditik, ama birjina baten pare!

CONCEPCION: Gauza berri guziak hola izaiten dituk!

FRANCISCO: Miresgarria! Munduko ederrena duk!

ESPERANZA: E... zakiak .... e.... e....

LOLITA: Egia denez? Bixtan duk baietz.... nik diat lehenik jakina. Salbu ez baitut gauzarik salatzen segur izan gabe, orduan goaitatzen diat bertzek ere doi bat erran dezaten!

CONCEPCION: Edozein gisaz, ez dik ontasun atxemanak ondorio onik!

TANCREDO: Hatxeman ez dugunentzat, ez!...

ESPERANZA: Perla hori, egiazkoa balitz!....

CONCEPCION: Ez zunan Kinorentzat, edo guretzat izanen!

FRANCISCO: Juana eta Kinoren zoriona orai handitzen balitz? Balio handikoa duk... Perla gaitza duk!

CONCEPCION: Berdin asto izanen dituk, zeren diruak ez baitu zoriona egiten!

TANCREDO: Nahi den zorigaitza hautatzen ahal baita, diruarekin!

FRANCISCO: Zer atsegina gure berrian: norbeit aberastu!

CONCEPCION: Hi ez otoi goizegi mintza, usaia dukan bezala!

FRANCISCO: Ez dituk hire ohidurak hobeak: begiko zikina bezain astiro duk bertzen goxotasuna!

ESPERANZA: Horrenbeste ele, ja... ja... jakin gabe egia denez!

LOLITA: Nik errana ez duk dudan ezarriko! Ni mintzo nauk jakinean! Bertzela, ixilik egoiten nauk! Ez nauk behin ere gezurren erraiten entzun!

TANCREDO: Gezurren ez! Aldian, bat bakarrik!

ESPERANZA: Nik, gezur erraitea ez... ez... ez... diat maite...

TANCREDO: Ahal ere behar dik...

FRANCISCO: Zer goxoa, orai! Perla! Munduko perla gure auzoan!

CONCEPCION: Ez dik auzoko saldak beteko hire tupina!

LOLITA: Naski horrelako zerbait gertatzen denean, zati ttipi bat ukaitzen ditek herritar guziek. Ez uste izan hori dela ene aldetik gutizia bat; ez nauk horren gainean!

TANCREDO: Nolaz aho hetsitik ez baita ulirik sartzen...

CONCEPCION: Zer bitxikeria: Kino eta Juana nehorek ez aipatzen eta orai perla txar bat dela eta... denen aho mihitan!

FRANCISCO: Gaizkiago eror zitakean, eta perla ez duk txarra; itsusia duk edertasunez!

ESPERANZA: Baietz! I... i... ilarrak ere badituk ederrak!...

CONCEPCION: Egun hauetan gure herrian heldu diren gauza bakarrak dituk!

TANCREDO: llarra nasai, eta azantza nasaiago!

FRANCISCO: Jeloskeriak itsutuak zirezte! Zikoitz amorratuak bezala denen jorran iduri eta egiak ez duela bere bidea eginen!

CONCEPCION: Kino eta Juanak lanik gabe gildua lukete zuen arabera beren errextasuna bizi guziko!

LOLITA: Aski tetelekeria... Nik erraiten dautzuet egia! Horra! Perla hori ederra eta balio handikoa dela!

FRANCISCO: Kino eta Juanaren atsegina ezin jasana zautzue!

JUANA: Aditu! Aditu! Gure haurra, Koyotito, skorpionak hil zorian ezarri du... Bainan orain, hobeki da... Sendatuko da!...
 

Bosgarren agerraldia
-HERRIAN BESTA-
 

I (1) bakarrik dantzan.

II (2) bakarrik dan tzan seigarren taulan.

III (3) bakarrik dantzan erdian.

IV — Apeza.

(A) — Ooh! Entzun! Entzun! Ni zuen artzaina naiz! Girixtino maiteak, zuen bekatuen xuritzerat heldu naiz!

(1) — Jauna, ni... Ni kofesatu behar nauzu!
(A) — Mintza beti...

(1) — Haur bat egin dut... bakarrik.... Nihaurrek....

(A) — Zer heina!

(1) — Bertzerik ere bada: politika egiten dut!

(A) — Ez zinuen deus beharragorik?

(1) — Gero... (Ahopetik) » (Apeza trenpexartzen da).

V — Bertsua. (kantuz) Ezin zinetsia da egun gertatu
Gatuak xakur ttipiak egin ditu.

Kino eta Juana dira aberastu

Urean izar bat dute barrapatu

Munduko perla baitute biek aurkitu

Jende guzia da hortaz axolatu.
VI — Medikua. (M) — Nik, denak egiten ditut: sendatzen edo ez eritzerat uzten!
(1) — Nik errainetan min dut...

(2) — Nik buruan zerbait badut...

(3) — Ene errematismak ausikika ari zauzkit...

(M) — Ixo! Bota hori etxe gibeletan’
VII — Juana dantzan.

VIII (4) kantuz.
 

Seigarren agerraldia
-AMENTS-

KINO: Errazu, Juana... Arma bat erosiko dut...

JUANA: Perla saldu eta esku gain ederra izanen dugu...

KINO: Aspaldiko amentsa, arma bat ukaieta, egun egia bilaka daiteke!

JUANA: Barku gaixo horri ere antolamenduak zor dizkiogu...

KINO: Eginen ditugu! Ez da oraikoa! Orain, orain, Koyotito, gure haurra eskolatzen ahalko dugu!

JUANA: Guri eskas egin daukun jakitatea bilduko du!

KINO: Hiri handietan ibiliko da...

JUANA: Liburuetan idatziak xeheki ikertzen ahalko ditu...

KINO: Ostatu handietan apairuak hartuko ditu! Etxeko arto opiletik landa, ez da gaizki izanen!

JUANA: Jende handiak solastatuko ditu!

KINO: Eskolatua eta munduan barna izana denak, arrakasta handia du... Gure gordetasunaren ordaintzeko, ez da hain gaizki!...

JUANA: Funtsean, Kino! Gu ere bizi gira gure gora beherekin!

KINO: Beldurra eta ixiltasuna ditugu egun guzien opariak. Gure semeak ez du borrelakorik jasanen! Perla sal erospenetan ariko da! Eskolatua, leku askotan izana, oraino gaztea izanen da!

JUANA: Kino...

KINO: Errespeturekin mintzatuko zaizkio jende guziak. Auzoak, berek atxeman perla bakarren saltzerat etorriko dira... Hirian ukanen duen bulegoa izanen da inguru hauetako sal-eroslen helburua!
Gure semeak eskuetan atxikiko ditu herritarren zorteak: bakarra izanen da: handiena!

JUANA: Kino! Aski!

KINO: Diru tratuak eskuetan izanez geroz, gure semea nahi bezala jabetuko da hiriko ontasunez!

JUANA: Otoi, gizona! Geldi!

KINO: Dirua trumilka eskuratuz geroz, saltegiak banazka ahurrean bilduko ditu!

JUANA: Bainan!

KINO: Perla merkatua gure familiaren afera izanen da!

JUANA: Ixo! Hortan bego!

KINO: Sal erosteak eskuratuz geroz, gaina dugu bertzek umilki onartuko dituzte gure gutizia guziak!

JUANA: Kino! Hortan aski! Norentzat daukazu gure burua? Guk norbeit zangopila? Sekulan! Sekulan!...
 

Zazpigarren agerraldia
-SALDU BEHAR-

Perla ederra, munduko perla,
saldu behar,... saldu behar...

MAXIMO: Gure ofizioan, Migelitin, bi gauza behar ditik lehen ezarri!

MIGELITIN: Hik denak jakinki eta, zertako ez duk bakarrik eginen Kinorekin tratua?

MAXIMO: Erraiten diat bi kalitate behar direla tratuan artzeko! Zalutasuna eta eztitasuna!

MIGELITIN: Zalu eta eztiki egiten baduk astokeria bat, beti astokeria geldituko duk! Gaizo Maximo!

MAXIMO: Bakoitzak bere ideiak, bainan ez balitz gure aintzindari, Don Felipe de la Plata, ez geniokek urrun joaiteko irriskurik!

MIGELITIN: Hik ez, bainan nik arto axalean bizitzeko usaia badiat!

(Jokoa Don Feliperekin)

MAXIMO Horra Kino! Orain, goazen dirua irabaz!

KINO: Egun on guziak. Heldu nautzue

MIGELITIN: Agur Kino! Zer atsegin zinuke?

KINO: Perla bat badut salgai!

MANOLO: Bat bakarrik? Ez zira urrun joanen!

KINO: Ez da nola nahizkoa!

MANOLO: Izan bedi bat, beti batto baita ordean!

MIGELITIN: Guk, ezagutzen dugu perlen gora behera!

MAXIMO: Hortarako dugu bildua jenden konfiantxa!

JUANA: Hori, ez ote dute bertzek erran behar?

MANOLO: Gu, elgarren artean kasaila gorrian bizi gira! Saltzaile guzien abantailetan!

MIGELITIN: Horiek hola, nun duzu delako perla?

KINO: Horra! Ez da nola nahizkoa errana dautzuet!

MIGELITIN: Berezia da... larria... astoa!

KINO: Munduko perla da! Ederrena! Bakarra!

MANOLO: Nik erranen dautzut egia, Kino! Beti horrela izaiten da, nerea daukat ederrena!

MIGELITIN: Bi kalitate baditu zure perlak: berezitasun handia eta balio ttipia!

KINO: Nihoiz ez duzu borrelakorik ikusi!

MIGELITIN: Gure artean, hamar elek ez baitute bat balio: zenbat eztimatzen duzu?

KINO: Cure zoriona behar dugu finkatu hunekin! Balio handia du!

MIGELITIN: So egin behar dautazu! Nik, zu zirelakoan prezioa emaiten dut...

KINO: Xifrerik ez duzu erran!

MIGELITIN: Mila eta bortz ehun libera... Orain eginez tratua!

KINO: Ohoina! Gutaz trufatzen zira! Berrogei ta hamar mila libera behar ditut egin!

MIGELITIN: Oh, oh! Zuk eta nik, bien artean ere, ez dakigu zenbat den berrogei ta hamar mila libera!

MANOLO: Erakuts neri.. Bebar bada, nik badut horrelako baten aintzinekoa! Zenbat egin nahi zinuke? Mintza gaiten gizonki!

KINO: Ni, beti berrogei ta hamar mila liberetan naiz! Prezioa da!

MANOLO: Ez, gaizoa... Zure perla berezitasun bat da! Erakustegi zoko batean egon beharra da!

KINO: Baietz, baietz... mementoan ene eskuetan baita!

MANOLO: Ez nuen uste horrelako kasko gogorra zinuela!

KINO: Nerea nik ere...

MANOLO: Gertatuak gertatu, nik eginen dautzut eskaintza bakar bat: bi mila libera segidan paga!

JUANA: Zueri bederen ez dautzue laster odola sakelerat biltzen!

KINO: Bertze molde bat atxemanen dugu saltzeko!

MAXIMO: Zaudezte adixkide onak! Ni tratuan artzeak durduzatzen nau! Bi mila eta bortz ehun liberaren eskaintzaz ohoratzen dut zuen perla famatua!

JUANA: Kino! Goazen hemendik! Ez gira horrelako jendekin tratuan ari behar!

EROSLEAK: Bi mila eta sei ehun!...
Bi mila eta zazpi ehun!...

Zortzi ehun!....

Bi mila zortzi ehun eta bat!

Bi mila bederatzi ehun libera!...

DON FELIPE: (Boza) Astoak! Asto handiak!

MIGELITIN: Nik zazpi egin ahalak egin ditut... bertze horiek, ene ondotik lana errextua zuten!...

DON FELIPE: Sobera zalaparta ibili duk!

MANOLO: Ni, legunki eta gizonki mintzatu nintzaio!

DON FELIPE: Kinok bik baino kasko gogorragoa dik!

MANOLO: Ez naiz nere helbururat arribatu...

DON FELIPE: Bide erditan gelditzen diren mandoak dituk hitsenak!

MAXIMO: Nik, adixkide baten solasak ditut ibili...

DON FELIPE: Eta asto tetele gelditu, bertzeak bezala!

MAXIMO: Ez da gure falta!...

DON FELIPE: Beti horrela duk! Bertzen falta! Bainan, perla ez da nere eskuan!... Hori ez dautzuet barkatuko!... Zorri ez deusak’!........ PERLA EZ ENE ESKUAN!
 

Zortzigarren agerraldia
-EZTIAK ULIAK BILTZEN-

JAUN ERRETORA: Haur maiteak, egun on! Jainkoak dautzuela zorion!

KINO: Agur Jauna! Hemengo aldi?

JAUN ERRETORA: Zuen laguntzaile ezarriak gaitu zeruko aitak! Beti zuek gogoan zaituztet!

JUANA: Errazu! Orai, ezkonduko gira! Kinorekin aipatua dugu!

JAUN ERRETORA: Badakit zuen gogoa xuxen dabilela...
Nahiz zeruak ni bemen ezarri nauen behar orduan lauzkatzeko.

KINO: Badakizu... Perla .... ederra....

JAUN ERRETORA: Entzuna dut, haur maiteak! Jainkoaren nahia da!

KINO: Laket zauku, Juana, jakitea guretzat ere bihar, atzo baino bobea izan daitekela!

JUANA: Hala behar laiteke segurrik....

JAUN ERRETORA: Uzten zaituztet, haur maiteak; atseginekin ikusten dut zuen gogoa lerden dagoela... Beraz erran bezala, ezkonduko zirezte elizan! Eliza bori preseski antolamendu beharretan dago... Zuen izeneko batek suen eraiki! Hasi saila segituko duzuela ez dut dudatzen! Horiek hola, ene adixkidantza eta ene benedizionea segurtatuak dituzue!

(Ateratzen da)

KINO: Horrek ere, orai, gure etxeko sar jalgia badu...

JUANA: Izanen dira bertzeak ere...

MEDIKUA: Egun on, lagun maiteak! Zertan duzue haur ttipi hori?

JUANA: Ez da gaizkiago. Sendatzen ari da, nik uste.

MEDIKUA: Zuk uste baitz, baina nik jakin ezetz! ltxuraren kontra itzulikatzen dira skorpion ausikiak!

KINO: Amak xurgatu dio zauria eta onera eman du!

MEDIKUA: Kino! Deus ez dakizun gaietan ixilik egoitea hobe duzu! Xorokeria gutiago erranen duzu!

(Pikara muntatzen hasten da)

JUANA: Uste duzu artamen bat beharrezkoa dela?

MEDIKUA: Zuek ixilik eta ni ene lanean, ene jakitatearekin! Horrela dugu haurra salbatuko! (Ahopetik: "Balakite!...")

KINO:: Errazu eta... Orai, ordaintzen ahalko zaitugu!

MEDIKUA: Entzun dut, ba, perla atxeman duzuela! Nahiz ni bezalako gizonak ez diren diruarentzat ari lanean! Uzten zaituztet, adixkide onak! Ni, beti zuen zerbitzuko nago.. Ene ohorea hortan da!

(Ateratzen da)

JUANA: Errazu, Kino! Gure Koyotito ez dago hobeki! Pikurak kalte egin dio!
 

Bederatzigarren agerraldia
-OHOINA HIL -

KINO: Horrenak egin du...

JUANA: Gure etxean sartua zen...

KINO: Goazen anaiaren etxera...

JUANA: Ba, han gira bobekienik gordeko!...
 

Hamargarren agerraldia
-GORDERIK-

KINO: Errak, Tomas, badakik... Gorde behar gaituk...

TOMAS: Sar ene etxean eta ixilik egon...

*********

HERRITAR 1: Errak! Hire anaik gizon bat kolpatu dik!

HERRITAR 2: Hil dik! Hil!

TOMAS: Kino eta Juanaren etxean gordeka gauaz sartua zian.

HERRITAR 2: Etxen sartzen diren guziak hiltzen badira!

TOMAS: Hori ez zian agurtzera heldu zen norbait!

HERRITAR 3: Hiltzea beti krima bat duk!

HERRITAR 2: Hire anaiak eskuetan odola badik!

HERRITAR 1: Zer eginen ginuen gutarik bakoitzak?

HERRITAR 3: Nun da orai?

HERRITAR 2: Gordea! Beldurrez ikaran!

HAURTXO BAT: Nik... Nik entzuna... Nik ikusia...

HERRITAR 3: Gizon hiltzaile bat ez daitekek libro utz!

TOMAS: Ohoina ez balitz bertzenari lotu, bizi egonen zian, bain segur.

HERRITAR 2: Bainan, nun da orai? Hik badakik?

TOMAS: Gaixtagin hori hain segur denetara prest zian!

HERRITAR 3: Ikusiko dik hire anaiak gu zertara prest giren!

TOMAS: Berea dik zaindu...

HERRITAR 3: Nun dira? Hik badakik?

HERRITAR 2: Errak edo hainbat gaixto hiretzat!

TOMAS: Ez dakiat nik!

HERRITAR 3: Nun dira Kino eta Juana?

TOMAS: Ez dakitala! Ez nauk denen jak¡tera bortxatua!

HERRITAR 2: Gure artean gizon hiltzaile bat ez diaguk onartuko!

HERRITAR 3: Zuzen den bezala, ezkuratu behar ditiaguk!

HERRITAR 2: Aitortuko duk edo hire etxeak beroaldi bat ukanen dik!

TOMAS: Ez dakiat! Ni ez nauk hobendun!

HAURTXOA: Nik... Nik ikusiak....

TOMAS: Habil hemendik, haur tzarra!

HERRITAR 3: Nik solastatu nahi diat heiekin... Erran behar dautak neri bakarrik!

TOMAS: Ez dakiat erraiten dautzuet bamargarren aldikotz!

HERRITAR 1: Ez dakienak ez dik salatzen ahal!

HERRITAR 2: Berdin duk! Atxemaiten baditugu, hi ere gazitua izanen haiz!

HAURTXOA: Nik... Nik badakit... lkusiak ditut...

HERRITAR 3: Ah! Biba zu... Errazu ahopetik...

(Atalala)

KINO: Entzun diaguk!

JUANA: Gu lanjerean gira... Zu ere hala izanen, Tomas...

KINO: Goazen, eta milesker, anaia...
 

Hamaikagarren agerraldia
-IHIZTARIEN HAUTATZEA-

Herri guzia, denak gure gibeletik... eta guk... ihes egin behar... ihes egin behar...

FARO: Gertatua gertatu, behar ditugu gaixtagin boriek hatxeman! Nor da ene meneko jartzen lan horren egiteko?

HERRITAR BAT: Ni.... Badakit gizonen ihizin! Ez dut lehen aldia izanen!

FARO: Hori bazakiat! Ez diat nahi! Nere meneko direnak behar ditiat!

GORDO: Astia badaukat nik eta zenbat ordaindua laiteke?

FARO: Hi aldiz lanaz baino axolatuago haiz sariaz! (Hura enetzat ere on duk!)

HERRITAR BAT: Jinen nautzu ni... Abila naiz... Hain segur, abilena!

FARO: Hori bertzek erranen ditek... Sobera abila ere...

GORDO: Zalutasunez ni nagusi naiz?

FARO: Bai! Horra bat... Hemendik goiti ene meneko haiz... Bertze bat be bar diat!

TONTO: Urrun ikusten ahal dut nik!

FARO: Satorra bezain lausoa izanki eta... Funtsean berdin bai.. Hartzen haut... Nik askiko diat urrun ikustea!

GORDO: Ihizin abiatu aintzin, zenbat diru hundiko dugu?

FARO: Batere ez! Saria lana egin eta duk ukaiten!

TONTO: Noiz itzuliko gira etxera?

FARO: Beti berdin gaizoak! Lana egin eta itzuliko gaituk! Aiba! Zoazte etxera! Bibar goizean, abiatuko gaituk eta ez diaguk barkatuko Kino eta Juana hatxeman arte!
 

Hamabigarren agerraldia
-IHESLARI-

KINO: Ihesa segitu behar dugu...

JUANA: Bai... Barkua ere hondatu daukute...

JUNO: Deusek ez ditu gibelarazten... Etxea erre daukute... Gure etxea...

JUANA: Oinez joanen gira ipar aldera...

KINO: Hiri handiak ba omen dira... Horietan gordeko gira...

JUANA: Koyotito laoki lo dago.. Ez du garrasiarik eginen...

KINO: Goazen haizea jauzi da... Errestorik ez dugu utziko sablearen gainean...

JUANA: Abantaila badugu... Lehenik abiatuak gira...

JUNO: Orain ez dugu gibelera egiten ahal... Aldi batentzat xantza alde izanki eta! (Perlari begiratuz).

JUANA: Gure xantzari hegalak nahi diozkate moztu tratulari horiek...

JUNO: Eta herritar guziak aiher ditugula!

JUANA: Jeloskeriak ez du nihoiz adimendua zorroztu nehori!

KINO: Goazen gu hiruak...

*************

GORDO: Ni ona nauk, bainan hatzik ez diat ikusten!

FARO: Helburua bete eta orduan duk saria ukanen!

TONTO: llargi xuri izanki eta, ez da hatzik ageri...

GORDO: Hik iguzkia behar duk ba zerbait ikusteko...

FARO: Are... au.. ixilik eta segi!

TONTO: Saria ukanen dugulanik!

FARO: Behin lana...

GORDO: Ez duk jende mota hori abila...

TONTO: Ur pean leheregina bizitzeko... Gu bezala...

GORDO: Okasione onak ez ditek huts egin behar...

FARO: Zer kalaxka... Jo aintzina zuek biek!...

***********

JUANA: Kino, ainitz bide badugu eginik...

KINO: Bai... Zoin lehen hirira hel ari gira, gure lasterkatzailekin...

JUANA: Emeki... Haurra iratzartzen ari denetz.

KINO: Senditua ote duenetz horrek ere...

JUANA: Gure odol bera du hunek ere...

JUNO: Goizik ikasia izanen du zer den bizi beharra!

**********

GORDO: Hep.... Behar bada hementxe....

TONTO: Errazu, Faro! Perla hartu aintzin, gizona garbitzen baginu!

GORDO: Zuk arma izanki eta.... arrisku gutiago laiteke...

FARO: lxilik! Eta segi!

GORDO: Ba, bainan nik gauza errexak laket ditut!

TONTO: Saria berdina izanen da hil ala bizirik utz!

FARO: Ixo! Ez duk mihiarekin kausitzen errestoa!

GORDO: Halere... karkulak aintzinetik egitea hobe da...

TONTO: Lanean emazte horrek gizon bat balio omen dik!

GORDO: Ba bainan harek ez dik puñakil...

*************

KINO: Juana... Orai, goratasunean gira...

JUANA: Hemen gelditurik ere ikusiko ditugu heldu...

KINO: Apur bat hatsa har dezagun...

JUANA: Oizu arto opil bat...
 

Hamahirugarren agerraldia
-MENDI KASKOAN-

FARO: Gaurko, hemen geldituko gaituk!

GORDO: Ez da goizegi! Ni segurrik, akitua naiz!

TONTO: Deus ikusi gabe, nehor elestatu gabe, ni enoatzen hasia naiz!

FARO: Eta ni zuen tetelekeriek nardatzen...

GORDO: Badugu merezimendu gu biek... Zuzenez orai behar ginuke altxatu sariaren...

FARO: lxilik! Beti saria! Beti irabazia! Eta ohorea! Lan hunen egiteko ohorea!

**************

KINO: Pausatu zira, Juana? Aski jan ote duzu?

JUANA: Ba... Koyotitok ere ahamen bat jan du... Zer kenkan giren gu hiruak...

KINO: Gora beherak gero eta kiretsago bilakatzen dira...

JUANA: Eta horiek denak perla arraio horrengatik!

KINO: Kenduko dugu gure eskuetanik! Saldu eta ez gaitu gehiago bere sorraiotasunaz trabatuko!

**************

TONTO: Egia erran, eder zauku ihizi mota hunendako egiten daukuzun konfiantza! Hala ere....

GORDO: Diru izpi batek finkatzen balu gure balioa...

FARO: Kriminel bat atxemaitea duk gure helburua! Ez dirua! Legea eta zuzentasuna gu hiruen gainean bermatzen dituk xutik egoiteko!

GORDO: Ni aldiz etsatzen naiz: loak joaiten ari dauzkit zainak...

TONTO: Alta ni ere xabalean nauk hobekienik sentitzen...

FARO: Beharrik ni hemen nauk arma bat ilunpean lerden atxikitzeko! Lo egizue eta bihar egun ez bezalako lasterrak egin beharko dituzue!

**************

JUNO: Goazen, Juana! Berriz abia gaiten!

JUANA: Kino, ez hortik! Harri artea hetsia da!

KINO: Ba... Arrazoin duzu; hortik goregi da...

JUANA: Koyotitorekin lanjeros ditake...

KINO: Hemendik, hemendik Juana!

JUANA: Ez! So egizu erreka hori!

KINO: Zepoan gira! Zepoan sartu gira...

**************

GORDO: Errak! Ederki mintzo duk Faro!

TONTO: Bai... Aski segurrik...

**************

JUANA: Xo! Zerbait entzun dut!

**************

GORDO: Funtsean, nik beti aintz¡ndari onak ukan ditiat!

TONTO: Hori duk lastima! Hi beti berdin asto gelditzea!

GORDO: Hik ere ez duk mirakuilu handirik egin!

TONTO: Hemen, bortu zoko huntan eginen diat handiena!

GORDO: lheslariak atxeman eta herrira etorriko girelarik, zer gizonak gu hiruak!

TONTO: Lo egin aintzin, trago bat behar diat edan...

GORDO: To, eta bakea... Ez ahantz xahako horrek turna duela izena! Eta ez husturik!...

TONTO: Horra! Kedarrea bezain zikoitza haiz, gaizoa!

**************

JUANA: Kino! Ez amentsik egin!

KINO: Behin armaduna garraituz geroz, ez naute bertze biek lotsatsen!

JUANA: Hilen zaitu! Hilen sekulan, huts egiten baduzu!

KINO: Zu Juana, harroka horren altzoan egon behar duzu, gure haurra ez dadien garrasiaka has...

JUANA: Bainan... Otoi... Lanjer handian gira... Ez daukute barkatuko ikusiz geroz...

JUNO: Nik ere ez! Orai, heiek edo gu!

(Juanaren oihu mina)

 
Amaiera

 

 

Testuak (Hasierako orria)

www.komunika.net