ERNESTO IZATEAREN GARRANTZIA

OSCAR WILDE - Alfonso Sastre - Maskarada

teatroa.com

teatroa.com

Oscar Wilde 1854an jaio zen Dublinen, familia burges baten baitan. Adimen eta sentsibilitate handiko gizakia izan zen, "Dandy"aren prototipoa. 1900. urtean hil zen; bizitza laburra izan zuela esan daiteke, baina trinkoa, geldigabea, arrakasta eta eskandaloez betea. Kartzela ezagutu eta gero txiro eta gaixotasun mingarri batek jota hil zen Parisen. Hil aurretik zera idatzi zuen morfina eta alkoholaz gainezka: "bizi bezala hil egingo naiz, beti nire benetako ahalmenen gainetik".  Literatur genero asko landu zituen Wildek: poesia, ipuina, gutun eta entsaioa, nobela eta antzerki lana. Garrantzitsuenak aipatzekotan: "Dorian Gray-ren erretratua" (nobela); "De Profundis" (gutun-entsaioa); "Canterville-ko mamua" (ipuina); "Salome" (antzerkia-drama); "Windermer-en abanikoa" (antzerkia); "Garrantzi gabeko emakumea" (antzerkia-komedia), "Senar ezinhobea" (Antzerkia-komedia).

Maskarada Antzerki Taldeak taularatutako obra hau OSCAR WILDEren komediarik arrakastatsuena da. "Ernesto izatearen garrantzia" Londonen estrenatu zen 1895. urtean, eta mendeurrena ospatzeko ezin aproposagoa zen antzezlana berriro ere taula gainean jartzea. Horrelaxe egin zuen Maskaradak, 94eko Azpeitiko Topaketetan euskaraz, eta 95eko Otsailean Barakaldo Antzokian gaztelaniaz, estreinatuz. Ordutik aurrera Euskal Herrian zehar ibili zen "enredo eta gizarte kritika"ko komedia zoragarri hau eta sari batzu jaso ere bai. 

Kritika eta Publikoaren saria
Azpeitiko Antzerki Topaketak (1994).
ROSA AGIRRE Saria.
Denboraldiaren ikuskizunik onena. Getxo (1995).
Irakurleen ikuskizunik gustokoena.
Diario Egunkaria (1995).
ERCILLA Saria. Euskadiko Teatro konpaniarik onena (1995).

 

Fitxa artistiko-teknikoa
Aktore-sak:

Jorge Worthing ............................... Asier Hormaza
Alfredo Moncrieff .................................. Jokin Oregi
Cecilia .............................................. Maite Arrese
Gwendolina .......................................... Esther Uria
Lady Bracknell .............................. Ane Aseginolaza
Reverendo Chasuble..... Xegundo Altolagirre "Txetxu"

Prisma ........................................... Eneritz Artetxe
Lane - Merriman ..................................
Aitor Argote

Moldaketak eta zuzedaritza: Karlos Panera
Inglesetik erderara: Alfonso Sastre y Jose Sastre
Erderatik euskarara:
Patxo Telleria
Eskenografiaren disenua:
Karlos Panera
Laguntzailea:
Estibalitz Saez De Lafuente
Burutapena:
Tira ta Floja
Jantzien disenua:
Aitor Mazo
Burutapena:
Teresa Anton
Atrezzoa:
Arantza Fernández
Ileapainketa eta Makilaia: Aitor Marcos
Argazkiak:
Ernesto Valverde eta Mikel Martinez
Publizitatea:
Paradox
Argien diseinua:
Jon Mesperuza

Arlo teknikoaren arduraduna: Jon Mesperuza
Teknikariak: 
Justo Ozaeta, Jose Luis Carreira,  
Aitor Argote
eta Jokin Oregi
Gestioa:
Maite Arrese
Eskerronak:
Alfonso Sastre, Mikel Martinez, Fernando Otxoa, Sol Panera "COLONIAL", Reproducción del Mueble Antiguo, "COVENTRY" Mueble Tradicional Ingles.

Ekoizpena:
MASKARADA S.L.

 

Sinopsia:

Tituluak ondo aditzera ematen duenez ERNESTO izen eta izanaren (ernest: zintzoa, ingleseraz) inguruan korapilatzen diren ekintzak ikusi ahal izango ditugu. Jorge Worthing eta Alfredo Moncrieff dira obra honetako protagonista nagusiak. Batak zein besteak "Ernesto" izena hartuko dute Gwendolina eta Cecilia neskatila gazteak maitemintzeko. Gauzak korapilatzen hasiko dira bi neskatila gazteak elkar ezagutzen dutenean eta nola ez, Lady Bracknell atso maitagarriak (Gwendolinaren ama eta Alfredoren izebak) guztiaren berri daukanean.

teatroa.com

TESTU OSOA (zip)

teatroa.com