DANBOR MAGIKOA

Testuak (Hasierako orria)

Danbor Magikoa, G. Rodari italiar idazlearen textu batean oinarrituta dago. Gidoiaren ardatza oso sinplea da: Danbor Magikoak inguruan dagoen guztia dantan jartzeko dohaia du.  
Ipui soil honetatik Maskarada Antzerki Taldeak, talde lanaren bidez, harrigarrizko abentura ixtorio bat sortu du, pertsonaia klasiko anitz erabiliz: piratak, erregeak, animali harrigarriak, lamiak, e.a.  
Eskenaratzeko unean joko bikoitz baten konbinaketa erabili da: Aktorea (maskaraduna edo ez) eta haren "doblea", txontxongiloz edo beste eratako panpinez eratua. Aktoreak eskenatokian mugitzen dira (bai eta ikusleen artean ere, batzutan) eta bertan bigarren eskenatoki bat dago, danbor itxura daukana: honetan arituko dira txontxongiloak.  
Antzezlan hau 1981. jokatu zen lendabizikoz eta 175 emanaldi eman ziren, betiere euskaraz, hiru urtetan zehar.
 
Teatro egiten
Teatro ostean...
Teatroa azaltzen
... teatroforum-a.

1. eskena. Gerra amaitu da

(Jenerala, soldadu bi eta danborlaria agertzen dira ikusleen artean. Bataila baten erdian daude).

Jenerala.- Atzera, atzera, zatozte nirekin: Danborlari, eh! Danborlari! Non zaude, danborlari!

Danborlaria.- Hemen nago, nire jenerala.

Jenerala.- Danborlari, zu nire alboan beti! Ea, emaizkidazu berriak!

Danborlaria.- 1978 hildako eta 908 zauritu, nire jenerala.

Jenerala.- Eh? Zenbat geratzen gara, bada?

Danborlaria.- Hiru bakarrik, nire jenerala.

Jenerala.- Nola? Erregearen ejerzitoan hiru soldadu baino ez? Ez da posible. Ea, numera zaitezte!

Soldadu 1.- Bat, nire jenerala.

Soldadu 2.- Bi, nire jenerala.

Danborlaria.- Hiru eta nire danborra, nire jenerala.

Jenerala.- Ez da posible. Eh! Kontuz, hortik datoz. Lurrera. Disparatu, disparatu! Erregearen izenean ez dute pasatu behar.

Soldadu 2.- (Beldurrez hilda) Eeeeeeezkerretik datoz, nire jenerala.

Jenerala.- Azkar, disparatu!

Soldadu1.- Eeeeeskumatik datoz, nire jenerala.

Jenerala.- (S1 bildurtiari, berau ihes doanean) Nora zoaz kaka galtzetan eginda, disparatu, bidurti hori......

Soldadu 1.- Neuk erakutsiko diot, nire generala (su egiten saiatzen da, baina ezin) Munizioa amaitu da, nire jenerala.

Jenerala.- Bai zera! Munizioa amaitu? Begira.... (pistolak huts egiten du). Egia da!! Errenditu behar dugu.

Errenditzen gara!!Denak.- Bai, nire jenerala.

Jenerala.- Azkar, botaitzazue armak eta atera bandera zuri bat.

Soldadu 1.- Ez dago bandera zuririk, nire jenerala.

Jenerala.- Nola ezetz?? Eta ez duzue mukuzapi bat ere?? 

S1 eta S2.- Ez, ez, nire jenerala. 

Jenerala.- Bada, zu! (Beldurtiari) Kendu prakak!! 

Soldadu 1.- Bai, bai. (Prakak erantzi eta fusilaren puntan jartzen ditu) 

Guztiek.- Errenditzen gara! Ez disparatu! 

(Soldadu bildurtiari ipurdian jotzen dio tiro batek. Denek aldegiten dute) 

Jenerala.- Nora zoazte! (Berak ere ihesiari ekinten dio) Atzera, atzera!!!! 


 

 

2. eskena. Erregearen debekua

(Erregearen tronoaren gelan. Erregea-txontxongiloa eta Jenerala-aktorea)

Jenerala.- Buffff!!! Hor dago erregea. Ai ene! Ze zorigaiztokoa naizen! Nire armada .. deseginda, gerra ....... galduta, eta orain erregeari kontu eman behar. Lepoa moztuko dit erregeak. Edo gazteluko dorrerik altuenetik botako nau. Edo bere txakurren janaria izango naiz mila zatitan txikitituta.

(Aktorea desagertu eta Jenerala-txontxongiloa agertzen da)

Gerla oso gogorra izan da, baina orain datorkidanarekin ezer ez. Nola eman erregeari berri txar hau? Esango diot? Ez diot esango? Baina ,,, esan egin beharko diot, ezta?

(Erregeari zuzenduta)

Oh, nire errege agurgarria. Erregerik erregena. Berori baino errege handiagorik ez daiteke. Berori da errege guztien errege.

Erregea.- (Oihuak)

Jenerala.- Bai, bai, oraintxe bertan emango dizkiot berorri gerlaren azken berriak.

Erregea.- (Oihuak)

Jenerala.- Bada.. nire errege agurgarria ........ gerla galdu dugu.

Erregea.- (Negarrak eta oihuak).

Jenerala.- Ez, ez kezkatu nire errege agurgarria. Oraindik gaztelu piloa geratzen zaio berorri. Ah, bai. Badakit erregeak zer behar duen: musika alaia. Ea zuek, jo ezazue kantu alai bat.

(Musika entzuten da)

Erregea.- (Oihuak)

Jenerala.- Eh? Geldi, geldi, ez jo, geldi! Zer ....... berorri ez zaio musika gustatu? Nola? Agindu bat? Bai, bai. Berehala ekarriko ditut behar diren tresnak.

(Jenerala-txontxongiloa desagertzen da eta aktorea agertzen da)

Jenerala.- Prest dago dena, nire Errege agurgarri.

(Jeneralak erregearen agindua idazten du)

Erregea.- (agindua "oihukatu" eta bukatzean paperean firmatzen du)

Jenerala.- Berorrek nahi duen moduan egingo da (Ikusleei) Uff!!! Libratu egin naiz.

 

3. eskena. Herriko banda

(Herriko plaza. Kiosko bat dago erdian. Danborlari-aktorea agertzen da) 

Danbor MagikoaDanborlaria.- Iuju! Azkenik heldu naiz nire herrira!. Baina.. hemen ez dago inor. Ah, bai, badakit, igandea denez lotan egongo dira. Gerlaren amaiera ospatzen egongo dira. Iupiiii!!!!. Ufff!! Ze mina daukadan! Denbora luzez ibiltzen eta ibiltzen ... eta oinak apurtuta ditut. Botak kenduko ditut. Eta.... ze gose naizen! Orain bai jango nuke indaba plater haundi-haundi bat. Eta postrerako txokolatezko pastel goxo-goxo bat. Baina .... ez daukat dirurik. Ez ote da zerbait geratuko poltsan? ........ Nire musika kutxa, nire manta, nire kapela.... ez da jateko ezer geratzen. Nire danborra da nire ondasun bakarra. Sasoi gogorrak pasa ditugu elkarrekin. Baina, tira, orain gerla bukatu da. Lagunak bilatu eta jai handi bat egingo dugu.

(Badoa eta musika zuzendaria agertzen da)

Zuzendaria.- (Saltoka) Amaitu da.... Iuju!! Gerla amaitu da. Nemexio!!. Non sartu da Nemexio? Nirekin zetorren eta.

(Nemesio agertzen da)

Nemesio.- Zelako korrika egin dudan! Ezin izan dizut jarraitu.

Zuzendaria.- Zatoz hona motel, gaur egun haundia da eta. Berria jakin bezain laster zure bila joan naiz eta saxofoia aterarazi. Gerla bukatu da!! Berri ona zabaldu eta ospatu behar dugu. Gogoratzen al zara gerla aurreko bandaz? 

Nemesio.- Ahhh.... Gerla aurreko banda, hura bai ona!! 

ZuzendariaZuzendaria.- Bada, orain berregingo dugu. Neuk zuzenduko dut. 

Nemesio.- Ahhh..... Gerla aurreko zuzendaria, hura bai ona. 

Zuzendaria.- Uhmm!! Beno, baina, zelan zure saxofoia? Oraindik ere ba al dabil? 

Nemesio.- Noski! Oso ondo ondo zaindu dut honetan denbora guztian. 

Zuzendaria.- Neuk ere joko dut, zuzentzeaz aparte. Begira, begira nire akordeoia. Polita, ezta? Entzun, ........ (Oso txarto jotzen du) Ejem, nahiko ahaztuta daukat, baina ensaiatuko dugu. 

Nemesio.- Musikalari guztiak gerlara eraman zituzten. Nola berregingo dugu guk biok bakarrik banda?

Zuzendaria.- Ez zara enteratzen, motel. Ez dago gerlarik. Bukatu da. Musikari guztiak itzuli egingo dira, pixkana-pixkanaka eta banda osatuz joango da.

Danborlaria-txontxongiloa (Kioskotik).- Aizue, nitaz ari al zarete?

Zuzendaria eta Nemesio.- Danborlaria!!!

Zuzendaria.- (Nemesiori) Esaten nizun, bada! Eh, danborlari!! Itxoin pixka bat. Oraintxe igoko gara kioskora.

Bonbojolea.- Jo, ..... nik ere jo nahi dut bandan. Utziko ote naute beraiekin jotzen?. Ausartuko banitz eskatzera?........ Esango diet!!!

(Zuzendaria, Danborlaria, eta Nemesio kioskoan - txontxongiloak)

Zuzendaria.- Danborlari!!

Danborlaria.- Zuzendari!!

Zuzendaria.- Ongi etorria zure herrira!

Nemesio.- Bai, bai. Ongi etorria.

Danborlaria.- Eskerrik asko.

Zuzendaria.- Denbora luzez ez zaitugu ikusi. Zer moduz gerlan?.

Danborlaria.- Oso latza izan da. Azkenean errenditu behar izan genuen. Gerla galdu dugu.

Zuzendaria.- Gerla galdu? Bost axola guri! Zertarako izan da gerla hau? Erregearen gaztelua, lurra eta ondasunak defendatzeko. Eta, nor joan da gerlara? Erregea?

Danborlaria.- Ez, hori ez.

Zuzendaria.- Erregea lasai-lasai geratu da bere gaztelu barruan. Baina orain amaitu da.

Danborlaria.- Amaitu da, bai, eta erregea triste eta haserre dago, antza denez.

Zuzendaria.- Egon dadila! Bost ajola guri. Begira, herriko bandaz ari ginen oraintxe. Berregin nahi dugu. Gurekin jo nahi al duzu?

Danborlaria.- Noski, hementxe daukat danborra. Gerlan salbatu dudan gauza bakarra.

Zuzendaria.- Ederto! Hiru gara jadanik. Tira, bada! Has gaitezen ensaiatzen. Prest al zaudete?

Besteak.- Bai, bai..

Zuzendaria.- Aurrera ba! Bat, bi, eta........

Bonbojolea.- (txontxongiloa kioskoan agertzen da) Eh, eh! Nik ere jo nahi du.

Zuzendaria.- Zer?

Bonbojolea.- Nik ere jo nahi dudala bandan.

Zuzendaria.- Nor da hau?

Danborlaria.- Nik ez dut ezagutzen.

Bonbojolea.- Ez zarete Anbrosiotaz gogoratzen? Bada, ni haren semea nauzue. Eta hauxe da berak jotzen zuen bonboa.

Danborlaria.- Eta zuk, badakizu jotzen?

Bonbojolea.- Ez.........

Nemesio.- Ez daki jotzen, ez daki jotzen......

Bonbojolea.- ....... baina ikasiko dut.

Zuzendaria.- Noski ikasiko duzula. Geuk irakasiko dizugu. Jar zaitez zu ere hor. Lehenengo ensaioa egitera goaz...... betikoa joko dugu, ados?

Besteak.- Bai, bai. Betikoa.

Zuzendaria.- Tira ba, Bat, bi eta hiru

(Bonbojoleak kriston zarata egiten du)

Zuzendaria.- Ez, ez, ezzzzzzzzzzzz. Geldiiiiiiii!!!!!!!!!!

Nemesio.- Ene, hau jotzeko modua!

Zuzendaria.- Ondo, oso ondo, baina.......

Nemesio.- Bai, oso ondo, ja, ja, ja. Oilategi bat zirudien.

Zuzendaria.-.......... baina suabeago.

Nemesio.- Hori, hori, apur bat suabeago, je, je je.

Bonbojolea.- Suabeago?

Zuzendaria.- Bai, suabeago. Eta ez jo hainbeste aldiz. Gutxiagotan jo behar duzu.

Nemesio.- Bai, bai. Gutxiagotan, je, je, je..

Bonbojolea.- Ah, bai. Ulertu dut. Suabeago eta , eta..........

Denak.- Eta gutxiagotan!!!

Bonbojolea.- Ah, bai. Suabeago eta gutxiagotan.

Zuzendaria.- Horixe! Oso ondo, berehala ikasiko duzu. Bigarren ensaioa egingo dugu: bat, bi eta hiru....

(Kriston zarata)

Zuzendaria.- Ez, ez. Geldi, geldiiiiii!!!!!! Ejem, hobeto, askoz ere hobeto.

Nemesio.- Bai, bai. Gero eta hobeto. Je, je, je.......

Zuzendaria.- Hobeto, bai, baina suabeago oraindik.

Bonbojolea.- Ah, bai. Suabeago oraindik.

Zuzendaria.- Eta errtmoa ........ Badakizu erritmoa zer den Txa txa pumba Txata pumba.... erritmoari jarraitu behar diozu.

Nemesio.- Hori da, bai, erritmoari jarraitu. Je, je, je.......

Bonbojolea.- Bai, ulertzen dut. Suabe, suabe eta errrrrr, errrrrrrittttttt.............

Denak.- Erritmoa!

Bonbojolea.- Horixe! Eta erritmoari jarraituz.

Zuzendaria.- Oso ondo! Arin ikasten duzu.

Nemesio.- Arin baino arinago. Je, je, je.......

Zuzendaria.- Tira, ba. Hirugarren ensaioa egingo dugu eta ondo eginez gero kalez kale ibiliko gara guztiei berri ona ematen. Prest al zaudete?

Denak.- Bai, Zuzendari!

Zuzendaria.- Bat, bi eta hiru...... horrela, horrelaxe. Oso ondo. Goazen herrian zehar.

(Kioskotik jaisten direnean Jenerala-txontxongiloa agertzen da bertan)

Jenerala.- Eh? Baina, zer da hau?Jenerala

(Musikari-aktoreak agertzen dira. Jenerala-txontxongiloa hitz egiten die kioskotik)

Jenerala.- Isilik, isilik, isil zaitezte momentuan! Zertan ari zarete? Ez al dakizue oraindik erregearen azken agindua? Bada, oraintxe irakurriko dizuet.

(Jenerala-aktorea agertzen da).

Jenerala.- Ez al dakizue gerla galdu dugula?

Danborlaria.- Noski dakigula. Ni gerlan egon naiz eta.

Jenerala.- Eta ez dakizue gure errege txit agurgarriaren azken agindua? Irakurriko dizuet...

Hemendik aurrera ez du inork kantatuko. Ez du inork musikarikjoko. Ezta dantza egingo ere. Txoriak ere isilduko dira. Lutoz jantzita ibili beharko duzue. Hemendik aurrera jende guztia triste-triste egongo da zuen errege maitia bezala. Beraz, musika tresna guztiak debekatuak dira. Soldaduek jasoko dituzte eta norbaitek kontra egiten badu kartzelara eramango dute. 

Hauxe da gure errege agurgarriaren agindua. Beraz, emaizkidazue........ (musikariek alde egiten dute) Eh! Alde egin dute! GRRRRR!! Beno, laster harrapatuko ditugu. Baina zu hemen zaude, danborlari. Entzun duzu, ezta? Emaidazu danborra. 

Danborlaria.- Nire danborra ez dizut emango.

DebekuaJenerala.- Danborra emateko esan dut!

Danborlaria.- Ezetz! .........

Jenerala.- Ez? Ba orain ez danborrik ezta askatasunik ere. Kartzelara!!

Danborlaria.- Kartzelara? Zergatik? Nik ez dut ezer txarrik egin.

Jenerala.- Azkar, kartzelara eta.... txiton. (eramaten du) Je, je, je...... Hor barruan musika ederra entzungo duzu, arratoiek egiten dute.(Kartzelan sartzen du. Kartzelako soldadu zaindariaren bila hasten da)Saturnino .... Saturnino!!!...... SATURNINO!!!!!!!!

Saturnino.- (Korrika) Bai, nire jenerala.

Jenerala.- Saturnino, non zeunden? Nolatan utzi duzu postua?

Saturnino.- Komunean nengoen, nire jenerala ........ Kakalarri naiz eta.

Jenerala.- Kakalarri? Bada praketan egin, baina ez mugitu hemendik!

Saturnino.- Bai, nire jenerala.

Jenerala.- Je, je, je .. Gaur lan ederra egingo dugu herrian. Erregeak aginduta instrumentu guztiak jasoko ditugu. Bat baino ez dugu jaso oraingoz, baina falta direnak luzaro baino lehen arrapatuko ditugu, je, je, je ..

(Saturninok ere far egiten du. Jeneralak, berriz, aurpegi txarrez begiratzen dio eta isiltzen da).

Saturnino .... preso bat daukagu. Danborlaritxo bat. Ez digu danborra eman nahi izan eta kartzelan sartu dut. Je, je, je .. (berriz ere aurreko berdina Saturninorekin) Beste lekurik ez zegoenez, piratarekin sartu dut. Kontuz ibili bi horiekin, eh!

Saturnino.- Bai, nire jenerala.

Jenerala.- Eta.... badakizu ze ordurarte egon behar duzun hemen?

Saturnino.- Ez, nire jenerala.

Jenerala.- Nola ezetzzzz?

Saturnino.- Bai, bai, nire generala.

Jenerala.- Bada...hemen egon! Eta erne!

Saturnino.- Bai, nire jenerala.

Jenerala.- Eta ez lokartu!

Saturnino.- Ez, ez nire jenerala.

Jenerala.- Eta zabal begiak.

Saturnino.- Bai, bai nire jenerala.

Jenerala.- Eta itxi ahoa!!!!

Saturnino.- Bai, bai, nire generala. Ni bati...

Jenerala.- Ahoa isteko!!!!!!

Saturnino.- Oummmmm!!!!

Jenerala.- Ongi. Beno Saturnino. Joan beharra daukat. Bihar arte.

(Badoa. Baina izkutatuta bueltatzen da eta Saturnino lurrean eserita arrapatzen du)

Jenerala.- Saturninooo!!!!! Ondo. ezta? Bada bihar ikusiko duzu. GGRRRRR!!

Saturnino.- Bai, bai nire jenerala.

 

4. eskena. Kartzelan

(Kartzela ikusten da. Danborlaria eta Kakabetz pirata (txontxongiloak) barruan daude. Saturnino (aktorea) aurreko aldean, guardia egiten).Kakabeltz

Kakabeltz.- Eh! Zu! Ez duzu hitz egin behar? Ez duzu mingainik ala? Zelako aurpegi serioa daukazun! Ez zenuen kartzela ezagutzen, ezta? Lehenengo aldia da eta beldurtuta zaude, ezta? Ja, ja, ja.....
 

Danborlaria.- Ba, lehenengo aldia da, baina ez daukat bildurrik. Triste nago.

Kakabeltz.- Triste, beldurtuta....berdin da! Zergatik ekarri zaituzte Zer lapurtu duzu? Nor hil duzu?

Danborlaria.- Nik ez dut ezer egin. Danborra jo, besterik ez.

Kakabeltz.- Danborra jo? Eta horregatik zaude hemen?

Danborlaria.- Bai. Erregea triste dago, gerla galdu duelako. Eta musika debekatu du. Nik kontra egin dut eta neukan gauza bakarra, nire danborra, kendu didate.

Kakabeltz.- Musika debekatuta? Ja, ja, ja..... Dena kendu dizutela? Ja, ja, ja..... Danborlari gixarajo hori! Ja, ja, ja.....

Saturnino.- Aizue! Zer da zarata hori? Isil zaitezte!

Kakabeltz.- Isil zaitez zeu! Kontuz nirekin soldadutxo ........ ez dakizu norekin hitz egiten ari zaren .........

Danborlaria.- Eta zuk, zer egin duzu?

Kakabeltz.- Nik? Denetarik. Ez duzu ezagutzen Kakabetz pirata taldea? Itsasoko piratarik beldurgarrienak. Bada ni kakabetz naiz, piraten jefea. Eta badakizu zer? Ez nautela hemen denbora luzez edukiko. Laster alde egingo dut kartzela nazkarri honetatik. Zorte ona izan duzu, danborlari. Nirekin alde egin ahal izango duzu. Ja, ja, ja.....

Danborlaria.- Bai? Egitan?

Kakabeltz.- Bai. Baina nahikoa da, aspertzen hasita nago zurekin. Eta gainera logura naiz. Lotara noa.

Danborlaria.- Bai, neu ere saiatuko naiz lo egiten. Gabon, pirata jauna.

(Pirata-aktoreak agertzen dira. Nikaxio eskenatokian eta Pankraxio ikusleen artean).

Pankraxio.- Nikaxio! ... Nikaxio!!.... Non zaude Nikaxio? 

Hemen nago!Nikaxio .- (Oihuka) Hemen, hemen nago Pankraxio

Pankraxio.- Ixo! 

Nikaxio .- Eh? Zer?

Pankraxio.- Hitz egin baxuago! 

Nikaxio .- Eh?, nola?

Pankraxio.- Baxuago hitz egiteko!

Nikaxio .- Ah, bai Pankraxio, ulertzen dut. Eh! Pankraxio, hor dagoena ez da gure jefea (oihuka) Eh! Jefeee!!!!!........

Pankraxio.- Ixo!!!! Noski gure jefea dela, eta bera askatzera etorri gara. Baina zarata egiten baduz, kartzelan amaituko dugu guk ere.

Nikaxio .- Bai, bai. Lasai, ulertzen dut.

Pankraxio.- Ikusten duzu zaindari hori?

Nikaxio .- Eh? Zein, zein pelotari?

Pankraxio.- Zaindari hura!!

Nikaxio .- Ah, bai. Ikusten dut.

Pankraxio.- Bada.. joan atzetik eta emaiozu kolpe bat buruan.

Nikaxio .- Ez, ez dut nahi.

Pankraxio.- Nola ezetz?

Nikaxio .- Ez, ez. Zuk badakizu niri ez zaidala biolentzia batere gustatzen.

Pankraxio.- (pistolaz meatzu egiten) Joateko!

Nikaxio .- Bai, bai. Lasai, banoa. (Kolpe bat ematen dio zaindariari).

Pankraxio.- Oso ondo, oso ondo ....... Orain ondo lotu esku eta oinak eta eramazu beste leku batera.

Nikaxio .- Jo, beti niri lanik gogorrenak tokatu behar......

Pankraxio.- Eh! Jefe, jefe, esnatu!

Kakabeltz.- Eh? Zer gertatzen da hor hanpoan?

Pankraxio.- Gu gara jefe.

Kakabeltz.- Ah, zuek! Bazen garaia. Asperturik nengoen jadanik.

Pankraxio.- Lasai jefe. Laster egongo zara kanpoan. Dinamita ipini eta kartzela txikituko dugu.

Kakabeltz.- Bai, baina kontuz! Azken aldian dinamita gehiegi ipini zenuten eta.

Pankraxio.- Lasai, jefe. Nikaxio! Hartzazu dinamita hori eta ipini hor.

Nikaxio .- Ez, hori ez, mesedez.

Pankraxio.- Nikaxio!!!!

Nikaxio .- Beno, beno. Banoa.

(Dinamita ipini, metxa piztu eta.... eztandarik ez)

Pankraxio, ez du eztandarik egin.

Pankraxio.- Ikusi dut Nikaxio, ikusi dut.

Nikaxio .- Bada, ziur dinamita oso gaizki ipinita dagoela.

Pankraxio.- Bai, eta?

Nikaxio .- Ez, ez. Berriro nik ez.

Pankraxio.- Joateko!!

Nikaxio .- Be, beno. (Berriz dinamita ipini eta kale egiten du). Pankraxio, berriro ere ez du eztandarik egin.

Pankraxio.- Ez duzu sekula ikasiko!! Beti nik egin behar dut dena.

Nikaxio .- Ba nik ondo ipini dut.

(Hurbiltzen dira biak eta dinamitak eztanda egiten du)

Eh? Zer gertatu da? Jefe, jefe!!

(Kakabetz-aktorea agertzen da)

Kakabeltz.- Ankak, besoak, burua ..... osorik nago. Ja, ja, ja..... Berriz ere kalean. Lan ederra egin duzue.

(Danborlari-aktorea ere agertzen da)

Danborlaria.- Libre gaude! Eskerrik asko pirata jauna! Eskerrik asko!

Kakabeltz.- Zer esan nizun? Kakabetz piratak ez du denbora luzerik irauten kartzelan. Tira ba, goazen hemendik.

Danborlaria.- Itxaron. Nire danborra barruan geratu da. Zatozte nirekin eta berreskuratuko dugu.

Danborlaria.- Ez, mesedez, lagunduidazue.

(Zaidariaren oihuak entzuten dira)

Saturnino.- Ene jenerala, ene jenerala. Presoek aldegin dute..........

Kakabeltz.- Hor geratzen zara. Goazen!

(Denek alde egiten dute)

 

5. eskena. Basoko lamia

(Basoan. Danborlaria korrika agertzen da)

Danborlaria.- Soldaduak urrun geratu dira, eta hemen ez naute arrapatuko. Leher eginik nago. hementxe egingo dut lo, eta bihar ikusiko dut zer egin.

(Lamia-panpina agertzen da)

Lamia.- La, la, la, . . . . Eh? Zer da hori? Zer dago hor? Ene! gizon bat.... Iupi! Aspaldian bat ere ikusi gabe nengoen. Ji, ji ... oso ondo pasatuko dut berarekin. Izan ere, gizonak baina gauza farregarriagorik ba ote dago ezer?. Fsst, mutiltxo, esna zaitez mutiltxo! Bai lotan dagoela!

(txistu indartsua egiten du)

Danborlaria.- Eh! Zer izan da hori?

Lamia.- Eh, Eh, hemen nago, zure atzean.

Danborlaria.- Nor zara zu? Nondik irten zara? Zer egiten duzu hemen? Zer nahi duzu?

Lamia.- Lasai, lasai, nire basoan zaudenez gero neuk egingo ditut galderak. Nor zara zu?

Danborlaria.- Ni? Danborlari bat nauzu eta erregearen kartzelatik alde egin dut. Eta zu?

Lamia.- Ni? Ji, ji, ji...... ni neu naiz, ji, ji......Aizu, danborlaritxo, ez zaude batere txarto, eh? Guapua zara, eta indartsua ematen duzu. Zenbat urte daukazu?

Danborlaria.- Nik? Hamazortzi. Eta zuk?

Lamia.- Nik? Zuk baino baten bat gehiago.

Danborlaria.- Hogei?

Lamia.- Ez, ez, ji, ji .....baina jarraitu, jarraitu. Ezetz asmatu! Beitu, nik izugarrizko potereak dauzkat. Nire adina asmatzen baduzu, oparitxo bat emango dizut. Tira, bada, zenbat urte?

Danborlaria.- Hogeitabost!

Lamia.- Ez, ez, hotz, hotz...ji, ji, ez duzu asmatuko, .... Eta nik irabazten badut, ez baduzu asmatzen, zer emango didazu zuk? Gauza asko izango duzu. Aberats itxura daukazu.

Danborlaria.- Neu aberatsa? Gizagaixoa! Dena galdu dut gerran, eta geratzen zitzaidan bakarra, nire danborra, kendu didate. Soinean ditudan arropak baino ez daukat.

Lamia.- Beraz .... ez duzu dirurik eh! Ea, erakutsi zer daukazun kapela barruan.

Danborlaria.- Ez daukadala ezer! Hau neska kaskagorra! Baina tira, lasai gera zaitezen

erakutsiko dizut. Ene, zer dago hemen? Txanpon bat, eta urrezkoa! Nondik sortu da hau?

Lamia.- Ez zeneukala ezer eh? Gezurti hori! Eta botetan? Ea, ea, erakutsi, erakutsi boten barrukoa.

Danborlaria.- Baina,...baina, ni ez nabil gezurretan. Ez daukat azer, benetan diotsut. Ene bada, zer da hau? beste txanpon bat!. Eta hau ere urrezkoa. Hau sinestezina da! hau sorginkeria bat da!

Lamia.- Bai, sorginkeria edo ....lamiakeria, ji, ji.... Beno, eta zer egingo duzu hainbeste diruz? Danbor berria erosiko duzu ezta?

Danborlaria.- Bai, hori nahi nuke. Baina nik neure danborra nahi dut, eta hori ez didate salduko.

Lamia.- Begira, danborlaritxo, begira zer daukadan hemen.

(danborra agertzen da)

Danborlaria.- Ez, ez da posible! nire danborra!! baina nola, nola heldu da hona?

Lamia.- Pozik egongo zara, ezta? Orain joan zaizteke hortik zehar danborra joaz.

Danborlaria.-¿Bai, oso pozik nago, eta eskertzen dizut bene-benetan, baina ezin dut jo gordeta eta izkutuan ez bada. Erregeak, musika eta dantza galerazi du.

Lamia.- Musika debekaturik dagoela? Ezin dela musikarik jo, dantzatu edo kantatu ere? Beno, beno, ah zer nolako lerdokeria! Ez dut parekorik entzun nire ehun eta berrogeita bost urte luzeetan

Danborlaria.-¿Nola? zer esan duzu? Ja, ja, badakit zein den zure adina: ehun eta berrogeita bost urte.

Lamia.- Aii!!!... ze tuntuna naizen! anka sartu dut. Hau burua! Ongi, arrazoia duzu. Irabazi duzu, bale. Eta orain, nik nire hitza beteko dut. Oparitxo bat emango dizut: dohaí magiko bat. Aber, aber..... Hummmmmm.........badakit. Beitu! Dohaia danborrean egongo da. Danborra jotzen duzun bakoitzean, entzuten duen guztia dantzan hasiko da, eta ez da geldituko, zuk danborra jotzeari utzi arte. Zer deritzozu?

Danborlaria.- Benetan diozu? Denak jarri ahal izango ditut dantzan?

Lamia.- Hori da! Beno, danborlaritxo negarti hori! Zoaz ba zure herrra. Zure beharrean daude hor. Konpon ezazu errege zoro horren zuzengabekeria eta....... nahi baduzu ....... badakizu non nagoen,..,ji,jiji,

(Lamia desagertzen da)

Danborlaria.- Bai, bai, etorriko naiz egon lasai. Baina, egia al da horrenbeste urte dituzula..... (konturatzen da lamia joan dela) Aiba! joan da! Beno, ni ere banoa herrirantz.

 

6. eskena. Piratak
 
Nikaxio(Kartzelako pirata berberekin aurkitzen da. Aktoreak) 
 
Kakabeltz.- Eh! Ikusten duzue nik ikusten dudana? 

Pankraxio.- Ikusten duzu nik ikusten dudana? Nikaxio.- Ikusten duzu nik ikus ...... bah! 

Kakabeltz.- Danborlaritxoa da. Ja, ja, ja.....

Pankraxio.- Danb.- Danborlaritxoa da,ja,ja,ja..

Nikaxio.- Danborl........!!

Kakabeltz.- Zer, lagunei ez diezu kasorik egiten ala? Kartzelatik atera zaitugu eta orain..agurtu ere ez.

Danborlaria.- Parkatu pirata jauna (eskua ematen dio). Arratsalde on!

PankraxioPankraxio.- Ni, Pankrazio.

Nikaxio.- Eta ni Nikasio.

Kakabeltz.- Zuk ez zeneukala ezer, dena kendu zizutela esan zenidan kartzelan. Orduan, nondik atera duzu dirua danbor hori erosteko?

Danborlaria.- Danbor hau? (jotzen du eta piratek jauzi bat egiten dute) Ez dut erosi, erregalatu egin didate.

Kakabeltz.- Ja, ja,ja..engainatu nahi gaitu.

Pankraxio.- Engainatu nahi gaitu,jo,jo,jo

Nikaxio.- Engainatu nahi gaitu,ji,ji,ji (txanponak ikusten ditu lurrean) Eh! Txanponak! Eta urrezkoak dira!

Pankraxio.- Nireak dira. Neuk ikusi ditut lehenago. (burrukan hasten dira)

Kakabeltz.- Nikasio, Pankrazio ... Alde hortik! (txanponak hartzen ditu). Ez zeneukala ezer eh? Orain gure irlara eramango zaitugu eta han dena kenduko dizugu. Ja,ja, Eta gaizki portatzen bazara, tiburoietara! (Nikasiok danborlaria eramaten du, Kakabeltz eta Pankrazio txanponak kontatzen geratzen direlarik) Bai, benetazkoak dira, urrezkoak.

Pankraxio.- Bai, bai. Tira, goazen!

Kakabeltz.- Geldi hor! Bat falta zait (sabelean kolpe bat ematen dio Pankraziori eta honi txanpon bat ateratzen zaio ahotik)

(Txalupa batetan igo eta irlarantz abiatzen dira.)

(Piraten babeslekuan –irla edo itsasuntzian- Panpinak)

Kakabeltz.- Orain, daukazun guztia emango diguzu edo bestela...

Pankraxio.- Horixe! Edo bestela ..........

Nikaxio.- Horixe, horixe! Edo moskatela......

Danborlaria.- Baina mesedez, zergatik ez didazue sinesten. Esan dizuet eta mila aldiz esango dizuet ez daukadala ezer.

Kakabeltz.- Orduan, nola lortu duzu danborra? Nola lortu duzu dirua? Esaiguzu non gordetzen duzun dirua edo bestela ........... tibuuroietara!!

Pankraxio.- Hori, tiburoietara!!

Nikaxio.- Hori, hori! Tiburoietara!!

Danborlaria.- Ezetz! Ez daukadala ezer! Baina lehen, neukanean, belarri zuloetan gordetzen nituen txanponak.

Kakabeltz.- Begira ezazue azkar haren belarrietan!

Pankraxio.- Nik hemen ez dut ezer ikusten.

Nikaxio.- Hemen ez dago ezer, ezer.

Danborlaria.- Beno, orain ez daukat ezer, baina lehen, neukanean, sudur zuloetan gordetzen nituen txanponak.

Kakabeltz.- Begira ezazue azkar haren sudur zuloetan!

Pankraxio.- Nik hemen ez dut ezer ikusten.

Nikaxio.- Hemen, hemen! Ah ez, hemen ez dago ezer, ezer.

Kakabeltz.- Begira, danborlaritxo, pazientzia galtzen ari naiz. Esaidazu oraintxe bertan non gordetzen dituzun txanponak edo bestela ez dut pentsatu nahi ere zer gertatuko den.

Pankraxio.- Tiburoietara!!

Nikaxio.- Hori, tiburoietara!!

Danborlaria.- Denbora guztian esaten aritu naiz "neukanean, neukanean" Horrek esan nahi du lehen izan zela. Orain danbor hau baino ez daukat.

Kakabeltz.- Danborra esan duzu? Bada ..... danborra hartuko dugu.

Pankrazio.- Hori, danborra.

Nikaxio.- Hori, hori, danborra.

Danborlaria.- Ez, danborra ez. Zertarako balio dizu zuri danbor zahar honek? Gainera, seguru ez dakizula jotzen ere.

Kakabeltz.- Bai, arrazoia duzu. Baina danborra hartuko dudala esan dut eta horixe egingo dut. Gero saldu egingo dut eta diru asko irabaziko dut. Ja, ja, ja...

Danborlaria.- Nire danborra! Hainbeste urte elkarrekin eta azkenean separatu behar.... Kakabeltz jauna, gutxienez utziko didazu azkenengo aldiz jotzen, ezta?

Kakabeltz.- Uhmm.....Tira! Preso bati inoiz ez zaio ukatzen azkenengo nahia. Jo ezazu azkenengo aldiz!

Danborlaria.- Ederto, bada. Nik joko dut eta zuek dantza egingo duzue!

(Danborra jotzen du)

Kakabeltz.- Eh? Zer gertatzen zait?

Pankraxio.- Aiba! Dantzan ari naiz!

Danborlaria.- Horrela, horrela, horrelaxe! Dantza egin!

Kakabeltz.- Ai, ai! Ezin naiz gelditu.

Pankraxio.- Ni ere ez. Zer gertatzen ari da hemen?

Nikaxio.- Ondo, ondo! Orain Arin-arin bat.

Danborlaria.- Nahi duzuena, baina dantza egin. Dantza, dantza ..!

Kakabeltz.- Uff! Ezin naiz gelditu. Anketako mina daukat.

Pankraxio.- Lur jota nago. Ezin dut gehiago.

Nikaxio.- Eh, aizu! Nahikoa da, ezta?

Danborlaria.- Ezta pentsatu ere, Jarraitu, jarraitu dantzan!

Kakabeltz.- Etzazu jo gehiago. Isildu danbor madarikatu hori!

Danborlaria.- Hor gelditzen zarete. Agur, pirata mamutzarrok!

(Txalupan igo eta aldegiten du)

 

7. eskena. Hartza ere dantzan

(Danborlaria-aktorea basoan berriro ere)

Danborlaria.- Orain bai. Neure herrira joango naiz. Baina nondik? Hortik agian...ez. Eta hemendik ere ez. Uff! Galdu egin naiz. (Ikusleei) Lagunduko didazue? Ze bide hartu behar dut. Hau? Beste hori?

(Hartz bat agertzen danborlariaren atzetik eta lurrean utzitako danborra hartzen du)

Ah!! Hartz bat! Eta gainera nire danborra dauka! Aizu artzatxo, kontuz danbor horrekin, emaidazu mesedez.

(Artzak danborra kolpatu eta danborlaria dantzan hasten da)

Danborlaria.- Ez, ez. Ez jo, mesedez!

(Artzak danborra eman egiten dio)

Ah! Jolastu nahi duzu, ezta? Ederto! Orain nik joko dut eta zuk dantza egingo duzu. Ea bada...

Oso ondo, oso ondo. Aizu artza, parkatu baina ez daukat astirik. Neure herrira joateko beharra daukat, eta galdu egin naiz. Erakutsi iezadazu zuk bidea, mesedez. Hortik? Bai? Eskerrik asko. Agur.

 

8. eskena. Musikaren Erreinua

(Herriko plaza. Jenerala agertzen da, Zuzendaria preso dakarrela)

Jenerala.- Ja, ja, ja. Zer egin nahi zuen gure zuzendari jaunak haizerrota zaharrean?

Zuzendaria.- Zuri bost axola!

Jenerala.- Instrumentuak izkutatu nahi zenituzten, ezta?

Zuzendaria.- Instrumentuok herriko jendearenak dira.

Jenerala.- Bai, eta laster erregearenak izango dira. Utzizazu lurrean.

Zuzendaria.- Ez, ez dizkizut emango.

Jenerala.- Instrumentuak lagatzeko segundu bat ere galdu gabe!!

Zuzendaria.- (Lurrean uzten ditu) Zer egingo duzu beraiekin?

Jenerala.- Zer egingo dudan? Erregeari eman eta berak erabakiko du. Ja, ja...... Tira, goazen, goaren jauregira.

(Erregearen gelan. Errege-panpina haren tronuan)

Jenerala.- (Aktorea) Nire errege agurgarri hori. Herrian zeuden instrumentu guztiak jaso ditut. Zuzendariak izkutatu nahi zituen, baina nik, neure bizitza arriskuan ipinita ere, kendu dizkiot. Orain berorren eskutan daude zuzendari eta instrumentuon zoria. Zer nahiago du Erregeak? Erre egingo ditugu? Aizkoraz txikitu? Armak fabrikatzeko urtu? Lehiotik bota? Bai, lehiotik bota, bai. Arrazoia du erregeak. Altura ederra dago. Fosora jausiko dira eta holan herritar guztiek ikusiko dute. Je, je, je ..

(Danborlaria agertzen da)

Danborlaria.- Eh! Zer egitera zoaz instrunentu horiekin?

Jenerala.- Eta, zuk? Zer egiten duzu erregearan gelan?

Danborlaria.- Oh! Erregearen gela. Bai ederra!! Lasai zuzendari, neu arduratuko naiz. Oh! Eta erregea bera ere dugu hemen!

Zuzendaria.- Danborlari, aldegin dezagun hemendik!

Danborlaria.- Lasai, lasai. Hau dantza egiteko oso leku aproposa da. Zuek, halere, triste eta dantza egiteko gogorik gabe zaudete, antza. Nire danborrak alaituko zaituzte! Bat, bi eta hiru...

(Danborra jotzen du)

Jenerala.- Eh, aizu! Zer gertatzen da hemen? Ez jo, erregearen izenean, ez jo mesedez.

(Danborra jotzeari uzten duenean jenerala lurrean etzanda leher eginda dago eta erregeak burua galdu du)

Zuzendaria.- Zer izan da hau? Zer gertatu zait? Ezin nituen ankak gelditu. Beraien kontura egiten zuten dantza zuk danborra jotzean.

Danborlaria.- Bai, dohai ederra dauka orain nire danborrak, ezta? Eta beste musikariak, non daude?

Zuzendaria.- (Lehiotik begira) Beitu! Hortxe daude! Nemesio! Ambrosio! Zatozte hona!

(Saxofolaria eta bonbolaria agertzen dira)

Saturnino.- Aiba! Nire sasofoia!

Bonbojolea.- Eta nire bonboa!

Zuzendaria.- Hartu! Hartu eta jo! Hemendik aurrera herri hau musikaren erreinua izango da.

Danborlaria.- Eta inork ez gaitu aginduko musikak baino!!


Kalejira eta

Amaiera

  www.maskarada.net
Testuak (Hasierako orria) www.komunika.net